Prentsa Aretoa
2016/11/02
Ortuellak herritarren arteko solasaldiak egingo ditu herriko auzo ezberdinetan
Ortuellako udalak herritarrekiko komunikazioa indartzeko erabakia hartu du. Horixe izango da Ortuellako herritarrekin azaroaren 3tik aurrera egingo diren solasaldien helburu nagusia. "Borobil udal taldeak aurkeztutako mozioa da, korporazio osoak onetsi zuena, herritarren parte hartzea eta haien artean egitasmoak eta ideiak partekatzea sustatzea xede" azpimarratu du Saulo Nebreda alkateak.
Ortuellako agintari nagusiak azaldu duenez, bilera hauek bi hilerik behin egingo dira eta alderdi politiko guztietako ordezkariek hartuko dute parte. "Solasaldi bakoitza egin baino lehenago, interesatu guztiek galderak eta proposamenak planteatzeko aukera izango dute coloquiociudadano@ortuella.biz helbide elektronikoaren bidez”, esan du Nebredak eta prozesu honetan "Herritarren Udal Behatokiaren lankidetza" izango da, "erakunde hori arduratuko baita eguneko gai zerrenda egiteaz eta topaketak dinamizatzeaz".
Lehen hitzordua azaroaren 3an izango da 19:00etan Uriosteko Gizarte Etxean. Herritarrek galderak eta proposamenak aurkezteko epea iragan urriaren 21ean hasi eta 28an itxi zen. Solasaldi hauetarako aurreikusi den egutegiaren arabera, hurrengo bilera urtarrilaren 12an egingo da Aiegako herritarren Elkartean; bi hilabete geroago ,martxoaren 2an, Gorbea Aretoan egingo da, maiatzaren 4an OKEn, uztailaren 6an La Raleran eta irailaren 14an Intxaurdin.
“Ortuellako auzo guztietako herritarrak animatu nahi ditugu ekimen honetan parte hartzera" adierazi du Nebredak.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23