Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2016/11/08

Muskizko Udalak hezkuntza zentroekin lan egiten du, bizitzeko ohitura osasungarriak zabaltzeko

Mendekotasunak saihesteko udal zerbitzuak lanean jarraitzen du udalerriko hezkuntza zentroekin, beste batzuen artean, ikasleek jateko ohitura osasuntsuak barneratzeko, alkohola, tabakoa eta bestelako drogak kontsumitzeak eragiten dituen arriskuez ohartarazteko eta pertsonen arteko harremanetan sakontzeko, betiere ikuspegi didaktiko eta hezigarri batetik eta ikasleen adinera egokitutako jardueren bidez.

rss Ezagutzera eman

Bizitza osasungarria bultzatzeko ekimen honetan, guztira, 5 eta 17 urte arteko 1.300 ikasle inguruk hartzen dute parte. Muskizko hezkuntza zentro guzti-guztiak daude egitasmo honen barruan elkarrekin lanean eta jarduera hauen ezaugarri nagusia da jarduera guztiek ere jarraipena daukatela ikasturte osoan.

“Osasuna ikasten” proiektua

2016. urteko azken hiruhilekoan zehar, DBHko 1. eta 4. mailako ikasleek “Osasuna Ikasten” proiektuan parte hartuko dute. Helburua da gizarteko gazteenak honako hauetaz kontzientziatzea: elikadurak duen garrantzia osasuntsu egoteko, alkoholak eta bestelako drogak kontsumitzeak eragiten dituen arriskuak eta nola ekidin daitekeen Ciberbullying-a, elkarbizitza onaren mesedetan.

Adikzioak Prebenitzeko udal zerbitzuak udalerriko gazteen gustuetara egokitutako ekintzak diseinatu ditu, horrela, era ludikoan eduki hezigarriak eskuratu ahalko dituzte. Hori horrela izanik, erabateko gaurkotasuna duten filmak aztertzen ditu “Osasuna Ikasturtean” programak.

Egitasmo honen bidez, Muskiz Bigarren Hezkuntzako Institutuko eta Somorrostro Irakasguneko 3. eta 4. mailako ikasleek, gida didaktiko batzuen laguntzarekin, berdinen arteko harremanak, talde lana, laguntasuna eta tabakoa kontsumitzeak eragiten dituen ondorioak aztertzen dituzte. Gai horiek guztiak aztertzeko, ospe handiko filmetatik abiatzen dira ikasleak.

Muskizko Udalak sustatutako ekimen honek sormeneko jarduerak ere lantzen ditu. Hori horrela, Somorrostro Irakasguneko ikasleek mimo lan bat sortuko dute, ikasleak alkohola kontsumitzeak dituen ondorioez sentsibilizatzeko. Abenduaren 15ean, hezkuntza zentro honetan bertan, "Mimarte" izeneko mimo lana eskainiko da.

  Berri ikusiagoak...