Prentsa Aretoa
2016/10/26
Musika eta Umorearen gaineko antzerkialdi berria Muskizko Meatzari Aretoan, azaroan, asteburuetan zehar
Muskizko Udaleko Kultura Sailak, aurreko urteetan bezalaxe, Musika eta Umorea antzerkialdia antolatu du azaroaren 5erako, 12rako eta 19rako (larunbatak). Meatzari Aretora hurbiltzen diren herritarrei irribarrea ateratzen saiatuko dira “Aquí va a pasar algo” eta “Chefs” antzezlanek. Oraingo honetan, Bizet-en Carmen operaren antzezpenak eskainiko digu musika Meatzari Aretoan.
Ikuskizun hauetaz gozatzeko sarrera indibidualak 12 eta 18 euro artean daude. Dena dela, hiru antzezpen hauetara sartu ahal izateko 35 euroko harpidetza ere eskaintzen du Muskizko Udalak. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Meatzari Aretoko leihatilan, interesa duten guztientzat.
Azaroaren 5ean (larunbata), 19:30ean, Miguel Muñoz Zanguango Teatro (Trebiñu) konpainiako zuzendariak “Aquí va a pasar algo” lana eskainiko digu. Antzezlan honek Alzheimerraz dihardu, ikuspegi umoretsu batetik. Komedia honek Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen, 2014an, Bartzelonako Mostra de Teatre delakoan.
Azaroaren 12an (larunbata), Cesar Maroto, Carlos Jano, Ruben Hernandez eta Susana Cortes aktoreen txanda helduko da. Sukaldari taldea irudikatuko dute aktore hauek guztiek eta denek ere euren sormena baliatu beharko dute, izen handiko chef bihurtu den sukaldari horren jatetxeak bere izarrei eutsi ahal izateko. David Ottonek eta Fidel Fernandezek zuzendutako Yllana Madrileko konpainiaren eskutik dator Chefs antzezlana Meatzari Aretora.
Bukatzeko, azaroaren hirugarren larunbatean, musikaren txanda iritsiko da. Camareta Lirica abesbatzak eta Manuel Arizaren pianoak Carmen operaren eszena ezagunenak antzeztuko dizkigute Muskizko Meatzari Aretoan.
Antzerkialdi honen antolakuntzan, lankidetzan aritu dira Bizkaiko Foru Aldundia, Banco de Sabadell eta Muskizko Udaleko Kultur Etxea.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23