Prentsa Aretoa
2017/01/10
Udalak Vista Alegre haur-eskolako argiteria eraberritu du
7.995 euroko inbertsioa egin da
Sestaoko Udalak Vista Alegre eskola publikoko Haur-eskolan 7.995 euroko inbertsioa egin du bertako lanpara guztiak aldatzeko.
Hezkuntza arloak gabon garaia probestu du obra hau egiteko zentroaren jardueran eraginik ez izateko eta ahalik eta eragozpen gutxien izateko. Horrela bada, oporretako itxiera probestuz, 42 lanpara aldatu dira eta horien ordez 50.000 ordutik gorako iraupena duten LED motako berriak jarri dira.
Adingabeak zaintzen dituen pertsonalak ekintza hau hezkuntza zentroak mantentzeko planaren barruan sartzeko eskatu zion Hezkuntza arloko zinegotziari, izan ere lanparak zaharkituta zeuden eta horretaz gain 0 eta 2 urte arteko haurren jarduera garatzeko zarata gogaikarria ateratzen zuten.
Udalak eskaera hori jaso eta erantzuna emateko konpromisoa hartu zuen, eta horretarako eskolarik gabeko egunak hartu dira lanak errazago egite aldera. Kontratatutako enpresak instalazio berria egiteko ardura hartu du eta baita elementu zaharrak erretiratu eta baimendutako zabortegira eramatekoa ere.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23