Prentsa Aretoa
2017/01/11
Barakaldoko Udaleko Kultur Hedapeneko programak Lasesarre zelaira bisita eta osasuna sustatzeko tailerrak eskainiko ditu
Asteazkenean abiaraziko den hiruhileko berriak 8 hitzaldi eta 15 kultur esperientzia berri eskainiko ditu.
Barakaldoko Udalak datorren asteazkenean abiaraziko du Kultur Hedapeneko programaren hiruhileko berria. Hemendik martxora bitartean, 8 hitzaldi eta 15 kultur esperientzia eskainiko dira, besteak beste osasuna sustatzeko tailerrak eta Lasesarre zelaira bisita bertako arkitektura ikusteko.
Hiru hitzaldik formatu desberdina dute, parte-hartzaileek trebetasun eta baliabide praktiko berriak eskuratzeko lagungarri izango duten alde praktikoa edo tailerra baitute. Formatu berri hori ongizate fisikoari eta emozionalari, osasun integralari eta oreka pertsonalari buruzko gaietarako hautatu da. Horrela bada, Mindfulness tailerrak egingo dira; Osakidetzak espazio publikoetan dauden desfibriladoreak nola erabili behar diren azaltzeko saio bat emango du; Guraso Eskolak familiei zuzendutako hitzaldi-tailerra antolatuko du, bertan, Jose Gironek adimen emozionala baliatuz hezteko baliabideak emango ditu; eta azkenez, Grupo Alpino Turista mendi taldeko Kepa Lizarraga kirol medikuak mendian osasunez gozatzeko aholkuak emango ditu.
Kultur esperientziei dagokienez, jarduera guztiek eskaintzen diete herritarrei aisia eta kulturaren esperientzia bizitzeko edota bertan parte hartzeko aukera. Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) egoitza bisitatu ez ezik, Musika Kontserbatorioko orkestraren entsegu orokorra ikusi eta Eduardo Arroyo arkitektoaren obra eta Barakaldon XXI. mendeko arkitektura erreferente den Lasesarre estadiora bisita ere egin ahal izango da besteak beste. Hiruhileko honetarako antolatu diren 15 kultur proposamenetako 11 jarduera doakoak dira.
Kultur Hedapeneko programak berrikuntzak sartzen eta inguruko beste programa soziokulturalekin sinergiak sortzen dihardu. Aurreko hiruhilekoan (urria-abendua) 6 hitzaldi eman ziren, eta 160 lagunek hartu zuen parte. Kultur esperientziak 23 inguru izan ziren, eta 1.462 lagunek hartu zuten parte (600, Zientziaren Azokakoak).
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23