Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2017/01/19

Lan Berri Programak Sestaoko 234 langabe prestatuko ditu

Bizkaiko Foru Aldundiak 146.775 euroko diru-laguntza eman dio Udalari proiektu hau garatzeko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Sestaoko Udalak Lan Berri izeneko prestakuntza programa jarriko dute abian; programa hau gizarteratzeko arazo bereziak dituzten udalerriko 234 langari zuzenduta dago.Ekimen hau burutzeko, Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Departamentuak 146.775 euroko diru-laguntza eman dio Udalari.

Teresa Laespada Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Arloko Diputatua eta Josu Bergara Sestaoko Alkatea izan dira proiektu honen nondik norakoak aurkezteko arduradunak.Programa hau 17 ekintzetan artikulatzen da eta martxoa eta ekaina bitartean garatuko da.Prestakuntzak 1.265 orduko iraupena izango du eta nagusiki 45 urtetik gorako langabeei edo iraupen luzekoei zuzenduta dago.

Lehen jarduketa lerroak Orientabide politikak, Taldeko Prestakuntza, Bitartekotza eta Gizarteratzea hartzen ditu eta bi profesionaltasun ziurtagiri antolatzea du helburu.Lehenak merkataritza jarduera osagarriak esparruan 12 emakumeren gaitasun profesionala burutzea du helburu 350 orduko prestakuntzarekin. Bigarren jarduera tele-laguntza deiak kudeatzeko ikastaroa izango da, 390 orduko iraupena eta beste 12 plaza izango ditu.Garrantzitsua da esatea Udalak gutxienez ere ziurtagiri bakoitzeko bi gizarteratze egiteko konpromisoa hartu duela.

Bigarren lan estrategiaren helburua langabeen prestakuntza hobetzea da gaitasun pertsonal eta profesionaletan. Atal honen barruan hamabost prestakuntza ekintza garatuko dira, 20 eta 45 ordu bitarteko iraupena izango dute eta 210 langaberi zuzenduta daude.

Ikastaroak honako hauek dira: Lan merkatuan kokatzeko gaitasun pertsonalak; Zeharkako izaera duten gaitasun profesionalen garapena; Harreman, antolakuntza, eta pertsona arloko trebetasunak; Komunikazio arloko trebetasunak; Berrikuntza eta sormena; Marketing-a merkataritza trebetasunak; Diseinua eta enpresarako kudeaketa eta proiektuak PMBoK 5.0 metodologiaren arabera; Mugikor-aplikazioen garapena; Energia berriztagarriak eraginkortasun energetikoa Smart Cities-en inguruan; Turismoa eta aisialdi eskuragarria; Orga jasotzaileen operadoreentzako trebakuntza; Plataforma altxagarrien operadoreentzako trebakuntza; Atzerako hondeamakinen operadoreentzako trebakuntza; Pala kargatzaileen operadoreentzako trebakuntza; Bulldozerren operadoreen trebakuntza.

  Berri ikusiagoak...