Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2017/01/18

Barakaldoko alkateak La Milagrosa ixtearen kontrako iritzia azaldu du

Barakaldoko alkate Amaia del Campo gaur goizean berriro bildu da La Milagrosa ikastetxeko Guraso Elkartearekin zuzenean emateko azken egunotan hartu dituen neurrien berri. “Ezin dut borroka behin betiko galdutzat eman, batez ere hitz egiteko aukera dagoenean” azaldu du alkateak, Miranda Fundazioaren batzordeko hamalau botoetatik bakarra duen arren.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Ikastolak Federazioaren eskaintza iragan abenduaren 20ko batzorde arruntean ukatu zen, nahiz eta gai zerrendan ez zegoen. Agenda arazoak tarteko, alkatea ezin izan zen aipatu bileran egon eta harritu egin zuen hartutako erabakiak, zeren eta abenduaren 15eko saioan aparteko bilera egitea erabaki baitzen gaia bereziki eztabaidatzeko. “Erabaki hori ez da errespetatu, eta horregatik, biharko batzordeko gai zerrendan ez badago ere, neurria berriro bozkatzea eskatuko dut” adierazi du alkateak.

Alkateak Miranda Fundazioko batzordean boto bakarra du, lehendakariorde gisa, baina herrian historikoak diren bi alderdien arteko adostasunaren alde egin du beti. Aipatzen duen abenduaren 15eko bilera bost ordu eta erdikoa izan zen. “Badakit Antonio Mirandaren gustukoa ez dela izango herrian oso finkatuta dauden bi erakundeen arteko polemikan nahasturik ikustea bere ondarea.

Nahiz eta bere helburua hirian beharrizana duten adinekoen ongizateaz arduratzea izan, ziur nago egoera honen aurrean ez zuela beste alde batera begiratuko” azpimarratu du. 
Horrela bada, joan den ostiralean, alkateak idatziz eskatu zion Miranda Fundazioari premiazko batzorderako deia egin dezala egoeraz hitz egiteko eta Ikastolak Federazioarekin elkarrizketak berrartzeko, zentroa kudeatzeko interesa adierazi duen azken erakundea baita, Hijas de la Caridad-ekoek uko egin ondoren. Jakin izan dugunez, federazioak eskaintza berri bat aurkeztu zion atzo Fundazioari.

Miranda Fundazioak ez zuen kontuan hartu premiazko batzorderako deia egiteko alkatearen eskaera, hala ere, ohiko bilera egingo da bihar, osteguna. Biharko bileran, Del Campok ikastetxea ixtearen kontrako iritzia adieraziko du. “Alkatea naizen aldetik, La Milagrosa ikastetxea 50 urtez egon bada, beste berrogeita hamar urtez edo gehiago egotea nahiko nuke” esan du Barakaldoko alkateak.

Alkateak arazo honen aurrean duen erabaki ahalmena oso mugatua da. “Nik boto bakarra daukat, guztira hamalau dira, eta nireak besteenak beste balio du. Ez daukat inolako botererik, eta kontrakoa diotenek ere badakite” azpimarratu du Del Campok. Izan ere, gaur goizeko bileran, Guraso Elkarteak jakitun dela adierazi dio alkateari 14 botoetatik bakarra duela eta Udalak ezin duela askorik egin arazoa konpontzeko. “Argi dago egoera oso zaila dela, eta Miranda Fundazioaren ondarea kudeatu behar da modu negatiboa izan ez dezan hiriko adinekoen zaintzan, beraz, aukera biak lantzen jarraitu behar dugu, ikastetxea eta Mirandaren ondarea elkarrekin bizi daitezen” azpimarratu du alkateak.

Alkateak hartutako neurriak diskrezioz eraman dira aurrera eta La Milagrosa ikastetxeko Guraso Elkartearekin harremanetan. Neurrien artean, Del Campo Hezkuntza sailburuarekin bilduko da eta alkatea den aldetik, ikastetxea ixtearen kontra dagoela adieraziko dio, eta ixtekotan, ikasle guztiak hiriko beste ikastetxe batean sartzeko eta familia bilduta manten dezala eskatuko dio.

 

  Berri ikusiagoak...