Prentsa Aretoa
2017/03/08
Muskizek nekazaritza ekologikoari buruzko udalerriko lehenengo jardunaldiak antolatu ditu
Guztira zazpi jarduera egingo dira udalerrian, lehenengo lauak martxoan eta apirilean izanik
I. Nekazaritza Ekologikoko Jardunaldiak izenburupean, egitarau jarduera betea antolatu du Muskizko Udalak. Nekazaritza ekologikoari buruzko jarduera horiek guztiak 2017. urtean zehar aterako dira aurrera. Guztira 7 jarduera egingo dira udalerrian: lehenengo lau jarduerak, martxoan eta apirilean izango dira; gainerako ekintzak, berriz, ekainean, irailean eta azaroan egingo dira.
Dagoeneko irekita dago Nekazaritza Iraunkorrari buruz Muskizko Udalak antolatutako martxoko eta apirileko jardunaldietan izena emateko epea. Jarduera horietan parte hartzen dutenak Galdameseko Areitz Soroa baserrira hurbilduko dira. Gehienez 30 lagunentzako lekua dago bisita bakoitzean; beraz, interesa duten guzti horiek lehenbailehen izena ematea komeni da.
Martxoaren 11rako (larunbata) antolatutako jardunaldiaren izenburua honakoa da: ‘Kimatu gabeko frutazaintza: frutazaintzaren beste ikuspegi bat’. Jarduera horrek bi orduko iraupena izango du. Parte hartu nahi duten horiek Malecon futbol zelaira bertaratu beharko dute, hain justu ere, goizeko 10:30ean, izan ere, Areitz Soroa baserrirako bisita ere barnean hartzen baitu ekintza horrek.
Bestalde, Babesten metodoan oinarritutako nekazaritza ekologikoari buruzko oinarrizko ikastaro bat izango da apirilean. Nekazaritza ekologikoaren gaineko oinarrizko ikastaro horrek tailer praktikoa ere izango du. Apirilaren 25ean eta 27an izango dira bi jardunaldi horiek eta jardunaldi horietan alderdi teorikoa jorratuko da, zehazki, 18:30etik 20:30era, Muskizko kultur etxeko M aretoan.
Apirileko hirugarren jarduera ere Galdameseko Areitz Soroa baserrian eskainiko da eta tailer praktikoa izango da. Tailer praktiko hori martxoaren 29an izango da (larunbata), eta 5 orduko iraupena izango du. Hori horrela, parte hartu nahi duten horiek Malecon zelaira hurbildu beharko dute, goizeko bederatzietan. Kasu horretan ere, gehienez, 30 lagunentzako lekua dago.
Ongarri organikoetan, hazi eta hazitegietan eta izurrietan oinarritutako beste hiru saio ere jasotzen ditu Muskizko Udalak antolatutako Nekazaritza Ekologikoari buruzko I Jardunaldietako egitarauak. Hiru saio horiek kultur etxeko M aretoan eskainiko dira, 16:30etik 20:30era, ekainetik azarora bitartean.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23