Prentsa Aretoa
2017/05/17
LGTBIfobiaren kontrako Nazio Arteko Eguneko manifestua
Udal talde politikook gaurko egunean argi adierazi nahi dugu egoera eta jarrera homofobo guztien kontra eta sexu-aniztasunaren, eta genero identitatearen arrazoiengatik ez diskriminatzearen alde gaudela eta pertsona transexualen eskubideak aitortzearen aldekoak garela. Aldarrikapen horiek nazio arteko bi egunetan islatzen dira, maiatzaren 17an, LGTBIfobiaren kontrako Nazio Arteko Eguna, eta ekainaren 28an, LGTBI Harrotasunaren Nazio Arteko Eguna.
Aurrekariak:
1990eko maiatzaren 17an Munduko Osasun Erakundearen Biltzar Nagusiak homosexualitatea buruko gaitzen zerrendatik kendu zuen. Harrez geroztik, maiatzaren 17a oso balio handiko eguna da lesbiana, gai, tran, bisexual eta intersexualentzat, eskubideen aldeko eta talde horrek gaur egun duen bazterkeriaren kontrako jarduerak.
Begien bistakoak dira legean izan diren aurrerapausoak, besteak beste, 2005ean ezkontzea ahalbidetu zuten legeak edo Euskadin onartu berri den “14/2012 LEGEA, ekainaren 28koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa”
Gainera, ezin da ukatu giza-kontzientzian izan diren aurrerapausoak, sexu-aniztasuna bizitzeko ulergarritasun handiagoa ekarri dutenak. Baina horrek guztiak ezin gaitu okerreko ustera eraman, LGTBIfobiak errealitatea izaten segitzen du, bai eta gure inguru hurbilenean ere. Horrela adierazten dute Barne Ministerioak atera duen gorroto delituei buruzko azken txosteneko datuek edo Eraberean Tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren aldeko sareak ateratako datuek. Bi txostenak 2015. urteari dagozkio eta gure Autonomia Erkidegoan LGTBIfobiagatiko gertakari baztertzaileak eta gorroto delituak izaten jarraitzen dutela azaltzen dute.
Horren isla dira, gainera, marko heteroarautzailetik haratago doazen sexualitateak hierarkizatu eta baztertzen dituen sexu-aurreiritziak jarraitzea; trans taldea behin eta berriro patologizatzea; heziketa zentroetako jarrera homofoboak; eta emakume lesbianari zilegitasun soziala eta bere eskubideen jarduera askea kentzen dion ikusezintasuna...
Horiek gure inguru hurbilenean LGTBI taldeari eragiten dioten alderdi defizitario batzuk baino ez dira; nazioarteko esparruari dagokionez askoz dramatikoagoa da errealitatea. Izan ere, ez dugu ahaztu behar 70 herrialde baino gehiagok zigortzen dituela sexu bereko pertsonen arteko sexu-harremanak, haietako 11n heriotza zigorra ere aurreikusita dagoelarik.
Errespetu eta justizia handiagoko eta integratzaileagoa den gizartea eraikitzeko betebeharra gizarte eragile guztiena da. Horretarako LGTBI taldearekin konpromiso esplizitua hartu behar dugu gure lan-agendetan, aipatutako taldeak gaur egun oraindik ere pairatu behar dituen diskriminaziozko maila guztien kontrako borrokan aurrera egin dezagun. Denbora luzea bada ere (48 urte 1969ko ekainaren 28ko Stonewall gauetik), LGTBI taldeak jarraitzen du errepresio eta diskriminazio egoerak pairatzen (adibidez Chechenian gertatzen ari diren egoerak, zeinetan LGTBI taldekoak kontzentrazio eremutan ixten ari diren, Hazte Oír urte hasieran martxan jarri zuen autobus transfoboa, zeinetan pertsona transexualen sexu-identitatea ukatzen zen engainuzkoa zela egotzirik, edo, ildo beretik jarraituz, Munduko Osasun Erakundeak transexualitatea buruko gaitzen zerrendan izaten segitzea).
Horregatik guztiagatik, Berdindu osatzen duten taldeek adierazitakoarekin bat egiten dugu eta gizarte osoa, eta eragile guztiak, konpromisoa hartzera animatu nahi ditugu, sexu- eta genero-aniztasunari buruzko alderdien gainean lan eginez eta gizarteko maila guztietan baldintza egokiak sortuz, helburua errealitatea izan dadin, transexualitatearen despatologizazioan lagunduz, Danimarkan urtarrilaren 1etik gertatzen den bezala, eta norbera izatea dibertsitatea dela kontuan hartuta eta ez gaixotasuna. Heziketa alorreko lanarekin jarraitu behar dugu eta LGTBI geletan landu behar da haurtzaroan hasita.
Lagundu dezagun gure gizartean dagoen dibertsitatea ulertzen eta duen aberastasuna antzematen, bere beldur izan beharrean.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23