Prentsa Aretoa
2017/09/08
Muskizko bizilagunen 57 ekarpen jaso dira herrian dauden kirol instalazioak hobetzeko
Muskizko Udalak, ahal duen heinean, proiektuarekin lotutako 25 iradokizun horiek gehituko ditu
Udalerriko kirol instalazioak hobetzeko, udalerriko auzotarren 57 ekarpen jaso ditu Muskizko Udalak, herritarrek parte hartzeko hainbat bide erabiliz, ekainaren 15etik 29ra Muskizen aurrera atera zen prozesu parte hartzaileari esker. Jaso diren 57 ekarpen horietatik 25 ekarpen bakarrik daude zuzenean lotuta proiektuarekin, eta gainerako 32 proposamenak kontuan hartuko dira udalerriko kirol zentroak eskaintzen dituen instalazio eta zerbitzuak hobetzeko aurrerago egingo diren lanei begira.
Muskizko Udalak, ahal duen heinean, proiektuarekin lotutako 25 iradokizun horiek gehituko ditu, eta, besteak beste, honako proposamen hauek aterako ditu aurrera: igerilekuan haurrentzako jolasak instalatzea, txikiek erabili ahal izateko; erabilera libreko hamakak ipintzea; eta vending makinak edo antzekoak instalatzea, udan igerilekura joaten direnei begira. Horretaz gain, atletismo pista errespetatuko da, pista ofiziala izan dadin orain dauzkan ezaugarriak mantenduz, eta beharrezko neurriak hartuko dira, gune horren erabilera desberdinak bateratzeko.
Prozesu parte-hartzaile hau abiarazita, auzotarren benetako beharrak jaso nahi izan ditu Muskizko Udalak, horrela, udalerriko premien berri duten herritarren eskakizunetan oinarritutako konponbideak eskaini ahal izateko eta muskiztarren parte-hartze aktiboa sustatu ahal izateko.
Udako igerilekuak egiteko lanen hasiera
Udalerriko kanpoko igerilekuak eraikitzeko lanak 2017. urtea amaitu baino lehenago abiaraztea aurreikusten du Muskizko Udalak, horrela 2018. urteko udako denboraldian kanpoko igerilekuko ateak ireki ahal izateko.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23