Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2017/10/09

Langabezian dauden gazteei kontratua egitea aurreikusten duen prestakuntza programa berria Abanto-Zierbenan

Udalak Aplikazio artistikoen bitartez hiriguneak berreskuratzeko tailerra jarri du abian

rss Ezagutzera eman
Langabezian dauden gazteei kontratua egitea aurreikusten duen prestakuntza programa berria Abanto-Zierbenan

ARGAZKIA JAITSI

Abanto-Zierbenako  Udaleko Tokiko Garapen eta Enplegu Agentziak,  langabeziak gazteak gogor zigortzen dituela gogoan eta langabezia egoeran dauden gazteentzako enplegu eskaintzak sortzea ahalbidetzeko jarduerak bideratu behar direla argi izanik, Gaztaroa-Sartu irabaz asmorik gabeko erakundearekin hitzarmena izenpetu berri du marjinazioaren eta gizarte bazterkeriaren kontra borrokatzea helburu.

Aplikazio artistikoen bidez hiriguneak berreskuratzeko tailerrean 250  lan-ordu beteko dira El Preventorio eraikineko udal lokaletan. “Oso ikastaro interesgarria izango da prestakuntza teoriko-praktikoa eskainiko delako eta sei pertsonari kontratua egitea ahalbidetuko digulako”, azaldu du Abanto-Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Hitzarmen honen bidez bilatzen da prestakuntza eta enplegu programa berezia bideratzea. Ikastaro-tailer honetan parte hartzaileei muralak  eta paisaiak margotzen eta hiriguneko dekorazioen mantenu lanak egiten irakatsiko zaie. Kontratuak 6 hilabeteko iraupena izango du eta ikasi bitartean hirigintza esku hartzeak egingo dira. Halaber,programak irauten duen bitartean, parte hartzaileei laguntza sozio-laborala eskainiko zaie. Enplegu eta prestakuntza programaren azken helburua da  pertsonen kualifikazio eta enpleagarritasuna hobetzea eta gazte parte hartzaileek lan munduan integratzeko izan ditzaketen aukerak areagotzea.

Aplikazio artistikoen bidez hiriguneak berreskuratzeko tailerra izeneko prestakuntza programa Abanto Zierbenako Udalaren Gazte Berme Sisteman inskribatuta dauden gazte langabeei zuzendua da, bereziki lan munduan sartzeko zailtasunak dituztenei”.

“Ikastaro hau abian jartzeak 100.000 euroko kostea izango du. Aurrekontu honetarako Abanto-Zierbenako Udalak 30.000 euroko diru-laguntza emango du  eta Gaztaroa Sartu erakundeak 70.000 eurotik gorako balioa duen programa eskainiko du. Udal kutxarentzat esfortzu handia izango da baina argi dago egin daitekeen inbertsiorik onena dela enplegura bideratutako prestakuntza eskaintzea”, esan du Etxebarriak.

Aplikazio artistikoen bidez hiriguneak berreskuratzeko tailerra izenburuko egitasmoaren barruan 6 hilabeteko eta egunean 5 eguneko  kontratua (lanaldi osoaren %60) egingo zaie 6 parte hartzaileei.

“Ikastaro berritzailea eta oso erakargarria da gazteentzat. Ekinean ari gara enpleguak sortzen laguntzeko eta langabezia tasa beheratzeko. Gure estrategia prestakuntza da eta, horren bidez, lanpostuak sortzea. Gaur izenpetu dugun hitzarmenaren bidez, gazte langabeei lagundu nahi diegu, 18 eta 28 urte bitarteko gazteei,hain zuzen. Horretarako,  gazte hauek Lanbiden eta Gazte Berme sisteman egon beharko dute inskribatuta eta ez dute inolako prestakuntza prozesutan egon beharko” esan du Etxebarriak.

Ikastaroa aurtengo urriaren 23an hasiko da eta 2018ko urtarrilaren 5ean amaituko da. Kontratuek 2018ko urtarriletik ekainera bitarteko iraunaldia izango dute. Izena emateko epea aste honetan hasi da eta urriaren 13an amaituko da. Interesatuek  behar den dokumentazioa Abanto-Zierbenako Enplegu eta Toki garapen Agentzian aurkeztu beharko dute, udal erakunde hori delarik ekimen honen sustatzailea.

  Berri ikusiagoak...