Prentsa Aretoa
2017/10/23
Trapagarango lehen pintxo txapelketak hamar parte hartzaile izango ditu
Udalak eta Baturik elkarteak ekimen hau jarri dute abian udalerria dinamizatzeko eta ostalaritza sektoreari bultzada bat emateko
Trapagarango Udalak eta Baturik merkatari eta ostalarien elkarteak azaroaren 10 eta 26 bitartean egingo dute herriko lehen pintxo txapelketa “I Trapagaran Pintxotan-De Pintxos” izenburupean. Jarduera honetarako, lankidetza eskaini dute Campos kontserba lantegiak, Bersatxoa edarien komertzialak, Bilboko Goi Osalaritza eskolak, Trapaga Bosch Car-ek, Onmotiva-k eta DEIA egunkariak.
Xabier Cuéllar herriko alkateak aditzera eman duenez, ekimen hau sortu da “udalerria dinamizatzeko eta ostalaritza sektoreari bultzada bat emateko”. “Trapagaranek kalitatezko ostalaritza dauka, profesionalek egunero ahalegin handiak egiten dituzte beren jaki eta sormenarekin eta uste dut honako hau aukera polita izan daitekeela jendeak proposamen hauek ezagutu ditzan eta dastatzeko aukera izan ditzan” azaldu du alkateak. Era berean gogoratu du Toki Garapen eta Enplegu Agentziak Basque Culinary Center ezagutzeko bisita bat antolatu zuela herriko ostalaritza sektoreko profesionalei sukaldaritza teknika berriak ezagutzeko aukera eskaintzeko.
Pintxo txapelketaren lehen edizio honetan hainbat taberna eta kafetegik hartuko dute parte, batzuk Baturik elkartearen barruan daude eta beste batzuk ez. Txapelketaren helburua izan da herriko ostalaritza zerbitzu guztiei parte hartzeko aukera ematea. Parte hartzaileak hurrengoak izango dira: Betiko Quinielas taberna, La Gramola taberna, Gure Etxea taberna, La Pinta taberna, Pozo Barria taberna, Batzokia, Boulevard Café Antzokia, Itxaso kafetegi-taberna, Txalaparta kafetegia eta Ongi Etorri taberna.
Txapelketa honetan bi sari emango dira, bata epaimahai profesional batek emango du eta bestea herritarren botoekin erabakiko da. Epaimahai profesionala adituek osatuko dute eta pintxoak baloratzeko orduan kontuan izango dute aurkezpena, orijinaltasuna,berrikuntza, zaporeen harmonia, tenperatua eta egiteko prozedura.
Herritarrek ere bozkatu ahal izango dute taberna eta kafetegi parte hartzaileetan pintxoak dastatzera doazen egun berean. Pintxoak dastatu ahal izango dituzte ostiraletik igandera bitartean eta hiru asteburutan (azaroaren 10, 11, 12, 17, 18, 19, 24, 25 eta 26an) 12:30etik 15:30era eta 19:30etik 22:30era bitartean. Lehen pintxo txapelketa honetan parte hartzera animatzeko asmoarekin, bi erabaki esanguratsu hartu dira: lehenengo eta behin pintxo guztiak euro batean jarri dira eta, bigarrenez, sari batzuk zozketatuko dira pintxo gogokoenak bozkatzen dituzten herritarren artean.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23