Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2017/12/05

18 motxila tematiko ibiliko dira Barakaldoko liburutegietan barrena senitartekoen eta umeen irakurzaletasuna sustatzeko

Barakaldoko liburutegiek lagun berria dute gaurtik aurrera. Senitartekoen eta umeen irakurzaletasuna bultzatzen duen motxila ibiltaria da. Jarduerari Motxila Ibiltaria izena eman diogu, eta udalerriko sei liburutegitan jarri da martxan sei hilabetez, ondoren, gainerako liburutegietara joango da.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

18 motxila prestatu ditugu eta Arteagabeitia, Gurutzeta, San Bizente, Arrontegi, Lutxana eta Retuertoko liburutegietan egongo dira. Gai baten inguruko zenbait liburu eta koaderno bat dituen motxila bat mailegatuko da 21 egunez. Epe horretan, ume irakurleek beraien iritziak -izengabe edo izena jarrita- idatzi beharko dituzte, eta horrela, motxila jasotzen duen hurrengo irakurleak jasoko ditu. 
Honako gai hauen artean aukera daiteke: piratak, dinosauroak, euskal mitologia, garraiobideak, lanbideak, marrazki bizidunetako pertsonaiak, emozioak, trebetasunak, genero-berdintasuna, kultura-aniztasuna, animaliak eta ipuin klasikoak.


“Oso ekimen dibertigarria eta desberdina izateaz gain, elkarreragina ere bultzatuko da, gurasoek txikiei ipuinak kontatzeko eta historiak partekatzeko aukera handiagoa izango baitute” azaldu du Amaia del Campo alkateak.


Motxila bakoitzean 8 urtera arteko umeentzako 3 liburu sartu dira. “Motxila barruan aurkituko duten koadernoan beraien iritziak idatzi beharko dituzte, eta gainera, beste familia batzuek (izengabe edo izena jarrita) motxilako edukiaren inguruan idatzitako balorazioak ere ezagutu ahal izango dituzte” adierazi du Del Campok. 
1.300 euroko aurrekontua jarri da Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza duen haurren jarduera berri honetarako” adierazi du Del Campok.

  Berri ikusiagoak...