Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2018/02/05

Enpresa-Ideiak Biltzeko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 10. Lehaiaketa

Aurreko urteetan bezala aurten ere abian jartzen da Lehiaketa hau, pertsona ekintzaileei eta eskualderako beharrezkoak diren enpresa ideia berriak dituztenei zuzenduta dagoena.

rss Ezagutzera eman
Enpresa-Ideiak Biltzeko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 10. Lehaiaketa

ARGAZKIA JAITSI

Honakoak dira Lehiaketa honen helburuak

  • Hiritarrak kultura ekintzailera eta enpresa berriak sortzeko kulturara hurbiltzea.
  • Udalerrirako eta eskualderako beharrezkoak diren enpresa ideia berrien garapena bultzatzea.
  • Enpresaren kulturari laguntza eman eta zabaltzea zonaldeko pertsona ekintzaileen artean.
  • Enpresa sarearen ezagutza hobetzea herritarren artean.
  • Eskualdeak negozio aukera berriak sustatu eta bultzatzeko duen eginkizuna zabaltzea.


Lehiaketa hau herritar guztiei zuzenduta dago, Behargintzak parte hartzen duen Ezkerraldeko eta Meatzetako udalerrietan erroldatuta egonik udalerrirako eta eskualderako beharrezkoak diren enpresa ideia berriak aurkezten dituzten banakakoei edo kideen %50 erroldatuta dituzten taldeei.

Lehiaketan parte-hartzeko baldintzak honakoak dira

  • Adin-nagusiak izatea.
  • Behargintzak parte hartzen duen Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Udaletako batean erroldatuta egotea.
  • Enpresa Ideia bat izatea eta enpresa ideia horren gidoia egitea.

Enpresa Ideia hori taldean aurkezten bada, pertsonen %50ek erroldatuta egon beharko du Behargintzak parte hartzen duen Ezkerraldeko eta Meatzetako udalerrietakoren batean.

Saria jasotzen duten ideien jabetza parte hartzen duten Behargintzena izango da.

Sariak / Premios:

  • LEHEN SARIA / PRIMER PREMIO: 1.000 €
  • BIGARREN SARIA / SEGUNDO PREMIO: 800 €
  • HIRUGARREN SARIA / TERCER PREMIO: 700 €
  • TOKIKO 20 SARI / 20 PREMIOS LOCALES: Behargintza bakoitzeko 4 sari, bakoitza 300 €ko baliokoa / 4 premios por Behargintza, valorados cada uno en 300 €.

*Sarien ordainketa egiterakoan dagokion kenketa egingo da aplikatu beharreko legediaren arabera.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Parte-Hartzeko Eskabide Orria.
  • *NAN edo ANAren kopia
  • Enpresa ideiaren partaide bakoitzaren errolda ziurtagiria.
  • Enpresa ideiaren gidoia.
  • Legezko ordezkariaren izendatzea (adin gutxikoa bada tutore lana egiten duen pertsona bat egongo da).

Balorazio-irizpideak:

  • Enpresa ideiaren kreatibitatea.
  • Eskualdeko enpresa sarean ezartzeko dituen aukerak.
  • Ideiak ingurumenean izan dezakeen eragina.
  • Ideiak eskualdeko udalerriek dituzten beharrizan eta erronkekin duen lotura.

Aurkezteko epeak, tokia eta era :

Enpresa ideia aurkezteko epea 2018ko otsailaren 5an hasi zen eta apirilaren 12ean 13:00etan amaituko da parte hartzen duten pertsona erroldatuen udalerriko Behargintzan, eta hor eskatu ahal izango dira oinarriak, ideiaren gidoiaren eredua eta eskabidea egiteko orria.

  Berri ikusiagoak...