Prentsa Aretoa
2018/06/20
Portugaleteko EAJ-PNVk Txema Ezkerra Fernández izendatu du alkatetzarako hautagai
Hautagai jeltzaleak baieztatu duenez “izendapenarekin datozen erantzukizunak eta emozioak” indar berria ematen diote talde jeltzaleak Portugaleterako daukan proiektua aurrera ateratzen jarraitzeko
“Kirioak airean, erantzukizunez eta emozioz beterik”. Horrela sentitu zen atzo Txema Ezkerra Fernández Portugaleteko EAJ-PNVko alderdikideek 2019ko udal hauteskundeetarako alkategai izendatu zutela ikustean: “Atzo bizi nituen orain dela lau urte udal batzar berberak, 2015eko hauteskundeetarako, zinegotzi-zerrendan egoteko izendatu ninduenean bizi nituen sentsazioak. Portugaleterekin eta nire herrikideekin daukadan konpromisoak, EAJ-PNVrekin hitzemanda daukadan konpromisoak berdin jarraitzen du, bizirik, eta indarrak berriztu dizkit gure herrian garatu nahi dugun proiektuari eusteko”, baieztatu du alkategai jeltzaleak.
Ezkerra harro dago EAJ-PNVko udal taldea Portugaleten egiten ari den lanarekin. “Azpimarratu behar dudan lehen gauza da Udalean oposiziotik egiten ari garen lana. Gobernuari egin beharreko kritika eta egin behar zaion exijentzia erantzukizunarekin uztartzen jakin ditugu, une delikatu eta konplikatuetan alderdi gisa egin behar duguna egiteko”, esan du. Zinegotziak era berean azaldu du EAJ-PNVren jarduna bideratuta dagoela zerbitzu publikoak babestera eta hobetzera eta erakundeetan behar den egonkortasunari eustera. Beti interes orokorraren alde eginik “oposizio eraikitzailea” egiteko xedearekin “ezetzean tematuta egon barik eta hiritarren beharrizanen gainetik interes partidistak lehenetsi barik”.
Hautagaiak azaldu duenez “konbentzituta gaude oposiziotik ere Portugalete eraikitzen dela”. Hori dela eta “gure ekimen eta zuzenketekin zerbitzu publiko guztiak hobetzea lortu dugu”, indar berezia jarriz gizarte politiketan, pertsona nagusiei ematen zaizkien zerbitzuetan eta enplegu politiketan, bereziki langabezian luzaro daudenak eta gazteak gogoan. Alkategaiak lehenesten dituen beste alderdi batzuk dira auzoei eman beharko arreta eta hiribilduko Kultur bizitza bultzatu beharra.
Hurrengo urteei begira Ezkerrak argi baino argiago dauka: “Portugaleteko herritarrekin partekatu nahi dugun programa proposatuko dugu. Hiritargoa gure proiektuaren parte izatea nahi dugu; ilusioa piztuko digun proiektua, Portugaleteren beharren arabera egina. Hori bai, gure lehentasunak ez ditugu bazter batean utziko: gure herrikideen ongizatea, enplegua eta gizarteratzea, bialitatea eta aparkalekuak; kultura eta, jakina, auzoak”, aurreratu du.
Txema Ezkerra Fernándezek 44 urte ditu, bi semeren aita da eta biziki maite ditu mendia eta naturan praktikatzen diren kirolak. “Oso gustuko ditut kulturarekin zerikusia duten gauza guztiak: antzerkia, zinema, musika…”. Portugaletez hitz egiterakoan, hunkitu egiten da. “Aita eta amaren lan kontuengatik hainbat urtetan Cadizen bizi izan ginen baina oporretan Portugaletera itzultzen ginen beti. Ni txikia nintzen eta Bizkaiko Zubia ikusi bezain laster biziki pozten nintzen. Etxean sentitzen nintzen”, gogoratzen du. “Haurtzaroko gogorapenik onenetakoena da”, aitortu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23