Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2018/06/14

Barakaldoko merkataritza, adinekoekin lagunkoi

‘Bila ezazu zure aulkia’ kanpaina jarri du martxan Udalak herriko merkatariak lagunkoiak izan daitezen adinekoekin

rss Ezagutzera eman
Barakaldoko merkataritza, adinekoekin lagunkoi

ARGAZKIA JAITSI

Inguralde-Udaleko Garapen Agentziak merkatari txikiak bultzatu nahi ditu Eusko Jaurlaritzaren ‘Euskadi lagunkoia-Comercio amigable’ proiektuarekin bat egin dezan, adinekoek erosketak errazteko neurriak hartuz.

Hori horrela, Barakaldoko saltokiek aulki bat aterako dute kalera, adinekoak eseri, eta tratu pertsonalizatua emanez hurbiltasuna senti dezaten. Saltokiek ‘merkataritza lagunkoia’ zigilua lortzea da proiektuaren helburua, erosketak atseginak izan daitezen adinekoentzat.

Barakaldoko 44 saltokik lortu du dagoeneko zigilua, neurri soil batzuk hartuta: aulki bat jartzea, saltokirako sarrera eroso bihurtzea, produktuetako etiketetan hizki handiak erabiltzea edo handiagotzeko betaurrekoak eskaintzea. Beste zortzi saltokik hasia du aste honetan prozesua, Inguralderen Egin bat saltoki lagunkoiekin, eta eskuratu zeure zigilua! atzoko jardunaldian parte hartu ondoren. Horrela, 52 saltoki lagunkoi izango ditu Barakaldok hemendik aurrera.

Alde horretatik, Barakaldoko alkate Amaia del Campok esan du "barakaldarren % 22,7k 65 urte baino gehiago dituenez, aukera ederra dela hori bertako merkataritzarako, kontsumitzaile mota horrek oso estimatzen baitu hurbiltasunezko negozioek bereizgarri duten hurbiltasuna,  kalitatea eta tratu pertsonalizatua.

Barakaldo hiri lagunkoia izan dadin adinekoekin, bat egin zuen Barakaldoko garapen agentziak 2016an Eusko Jaurlaritzako Euskadi lagunkoia programarekin, adinekoenganako arreta hobetze aldera. "Eskerrak eman nahi dizkiet gure merkatariei, saltoki lagunkoi gehien dituen euskal udalerria garelako. Gure merkatariak sekulako lana egiten ari dira garai berrietara moldatzeko, eta, kasu honetan, adinekoen eguneroko erosketak atseginagoak izan daitezen", esan du Amaia del Campok.

Saltoki lagunkoiak nabarmentzea

Atzoko informazio jardunaldiaz gainera, beste jardunaldi bat egingo da, kasu praktikoak eta mezu eta irudiak ardatz hartuta, saltoki txikietako komunikazio lantze aldera, Bezeroei eskaintzen dieten hurbiltasuna transmititu ahal izateko. Inguralderen bulegoetan izango da, 15:00etatik 16:etara.

Horrezaz gainera, kartelak eta informazio-orriak banatu dira saltokietan, bezero mota horri erosketak errazteko neurriak ezar ditzaten. Gizarte sareetan sustatuko da kanpaina. Halatan, bi hashtag (#MerkataritzaLagunkoiaBarakaldo y #ComercioAmigableBarakaldo) sortu dira, merkatariek lagunkoitzat dauzkaten keinuak agertzen diren bideo eta argazkiak igo ditzaten.

Barakaldoko saltoki lagunkoien konpromisoaren barruan dago Euskadiko Saltokien Edoskitze Guneen Sarea: 6 gune daude hiri osoan, familiek modu erosoan egin diezaieten arreta beren ume txikiei. Belaunaldi berriak eta auzoko saltoki txikiak konektatzen dituen zerbitzu modernoa da Sarea.

  Berri ikusiagoak...