Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2018/06/27

Eskaintzen dituen zerbitzuak ugaritu eta zentrora joaten diren pertsonen bizi kalitatea hobetu du Adinekoen Muskizko Udal Zentroak

Gizarte Ekintza Sailarekin lankidetzan, informazio eskuorri bat sortu du Muskizko Udalak, Adinekoen Udal Zentroan eskaintzen diren zerbitzuak auzotarren artean hobeto zabaltzeko. Muskizko Udaleko Zentro hau 1991ean sortu zen, hirugarren adineko pertsonek dauzkaten beharrei hobeto erantzun ahal izateko. Ordutik, zerbitzu kopurua ugaritu eta pertsona nagusien bizi kalitatea handitu ditu zentroak, batik bat, nagusien autonomia sustatuz.

rss Ezagutzera eman
Eskaintzen dituen zerbitzuak ugaritu eta zentrora joaten diren pertsonen bizi kalitatea hobetu du Adinekoen Muskizko Udal Zentroak

ARGAZKIA JAITSI

Buzoneatuko diren eskuorrietan, udalerriko nagusientzat eta euren familiakoentzat zentro honetan eskaintzen diren zerbitzu garrantzitsuak bildu dira. Eguneko Zentroko zerbitzuak hirugarren adinekoen beharrei erantzuten die, eta, besteak beste, honako esparruak lantzen ditu: aisialdia, osasuna, gizartea eta kultura. Eguneko Zentroa arreta zerbitzu bat da, eta  mendekotasuna duten pertsonen familiakoei atsedena eta laguntza eskaintzen die. Eguneko Zentroko ordutegia 09:00etatik 19:30era artekoa da, astelehenetik ostiralera, eta orotara 30 plaza daude. Besteren artean, honakoak eskaintzen dira: snoezelen estimulazio multisentsoriala, estimulazio kognitiboa, errehabilitazio funtzionala, aisialdi terapeutikoa, errehabilitazioa fisikoa, osasun programa eta higiene, ostilamendu eta garraio zerbitzuak.

Familien Atseden Zentroak ere harrera ona izaten du herritarren artean. Zerbitzu hau 2010ean abiarazi zen, adinekoak zaindu behar dituzten pertsonei asteburuetan beste aukera bat eskaintzeko asmoz. Gune honen ordutegia 10:00etatik 17:00etara artekoa da,  20 plaza dauka eta animazio sozio-kulturaleko programa bat dauka, bai eta garraio egokitua eta ostilamendu zerbitzua ere.

Autonomia Sustatzeko zerbitzua ezartzea da aurtengo berrikuntza, Muskizko udalerrian erroldatuta dauden 60 urtetik gorako pertsona nagusiei begira. Horrela, Eguneko Zentrora sartzeko baldintzak bete ez eta 1. mailako  mendekotasuna duten pertsona guztiek Autonomia Sustatzeko zerbitzu honetaz gozatu ahalko dute. Programa honetan, besteren artean, mendekotasuna prebenitzeko jarduerak aterako dira aurrera: memoria tailerrak, tailer kognitiboak, mugikortasun tailerrak, erlaxazio tailerrak…

Ildo beretik, adinekoei begira, zahartze aktiboa, bizitza osasungarria eta euren inguruarekin bat egiten duen bizimodua sustatzeko helburua duen parkea egin da; 30 plazako jantoki soziala sortu da, eguneko elikadura hobetzeko, eta adinekoen beharrei egokitutako elikadura orekatua eta osasungarria sustatzeko; “atez ateko” garraio egokituko zerbitzua dago mendekotasuna duten pertsonentzat; eta bukatzeko, mendekotasuna duten pertsonen familiakoei laguntzeko Zainduz izeneko programa dago.

Hirugarren Adinekoen Egoitza

Muskizen bizi diren pertsona jubilatu guztien, pentsionisten eta 60 urte baino gehiago dauzkaten herritarren gunea da Hirugarren Adinekoen Egoitza, batik bat, adinekoen gozamenerako eta euren arteko harreman sozialak hobetzeko. Urte osoan zehar, taberna eta podologia zerbitzua dauzkate, bai eta zahartze aktiboaren barruan kokatutako hainbat egitasmo ere: erlaxazioa, memoria, yoga, dantza, igeriketa… Horretaz gain, beste jarduera batzuk ere bideratzen dira: txangoak, hitzaldiak, asteroko bingoa, jaiak... 

http://www.muskiz.org/eu-ES/Albisteak/Documents/20180627_Folleto-eu.pdf

  Berri ikusiagoak...