Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2018/05/31

Abanto Zierbenak haurrentzako hiru eremu estali ditu

Gaur, Gallartako Blasco Ibáñez parkea irekiko da, haurrentzako jai batekin Gallarta, Sanfuentes eta Las Carreraseko herriguneetan hilabete batzuk iraun duten obrak egin ondoren, Abanto Zierbenak arrakastaz amaitu du udalerriko hiru haur-parke garrantzitsuenetan estalkiak jartzeko obra.

rss Ezagutzera eman
Abanto Zierbenak haurrentzako hiru eremu estali ditu

ARGAZKIA JAITSI

“Gaurkoan, agintaldi honetan hartu genuen konpromisoetako bat bete dugu, gure herrietako ehunka familiei erantzun emateko asmoz; izan ere, klima dela-eta, eskaera asko jaso ditugu honen inguruan. Gainera, aintzat hartu behar da gure tamainako udalerri batentzat zaila dela aldi berean parke bat baino gehiago estaltzea. Bada, Abanto Zierbenan, gaurtik aurrera, hiru haur-parke estali izango ditugu, guztiak led argi berriekin. Zalantzarik gabe, gertakari garrantzitsua da”, nabarmendu du Maite Etxebarriak.

Hiru estalkiak ehun-arkitekturarekin egin dira. Erresistentzia handiko olana tenkatua erabili da, poliesterrekoa eta zuri zeharrargia, bi aldeetan PVCzko estaldura duena. Horrez gain, zenbait hobekuntza egin dira parke bakoitzean.
Zehazki, Gallartako Blasco Ibáñez parkean, 490 metroko azaleran egin dira jarduketak; besteak beste, bakarrik garbitzen den Corten altzairuzko komun publiko bat instalatu da (08:00etatik 22:00etara egongo da irekita).

Lehendabizi, Las Carreraseko Askartza Isusi parkea ireki zen. Gaur egun bertan egiten den erabilera aintzat hartuta, 345 metro karratuko azalera estali eta haur-jolas nagusi berria instalatu da. Horrez gain, kautxuzko zoladura jarraitu berria jarri dugu. Azkenik, jarduketa osatzeko, hiri-altzari berriak (eserlekuak eta joko-mahaiak) ipini dira.

Hirugarren parkea Sanfuentesen dago eta aurreko astean ireki genuen. Bertan, 295 metro karratuko estalkia jarri da, auzoaren paisaiarekin erabat integratzen dena. Izan ere, eskola zaharra parkearekin berarekin lotzen du. Gainera, uztailetik aurrera, Sanfuentesko topagunerako eremu hori erabat berrituko da. Halaxe azaldu du Jon Cuestak, Auzoetako zinegotziak.

Udalak txikienen ongizatearen alde lan egiten du. Bere asmoa da udalerri osoan aisialdirako espazioak sustatzea, eta asmo horrekin, 250.000 euro inguru inbertitu ditu.

Udalak espero du eraberritu diren espazio horien erabilera eta gozamena areagotu daitezela; eta abagunea baliatuz, espazio publikoetan gizabidez jokatzeko betebeharra gogorarazteko mezua bidali nahi du.

  Berri ikusiagoak...