Prentsa Aretoa
2018/07/11
Muskizek Barbaduneko edertasuna erakusten du
Udalak gonbit egiten die herritar guztiei ibaiertzeko bidea ezagutzera, behin betiko ireki baino lehen Barbadunetik egingo den ibilaldian
Muskiztik El Pobalgo burdinolara doan ibaiertzeko ibilbidea irekiko du Muskizko Udalak. Kobaronen eta udalerriaren artean dagoeneko eraikitako ibilbideari (8 km) 4 kilometroko bide-tartea gehituko zaio, eta, horrenbestez, aisialdirako eta atsedenerako gune berria izango da. Bide-tarte berria betearazita, oinezkoek 12 kilometroko ibilbideaz gozatu ahal izango dute, El Pobaletik Kobaron auzora; hasiera Pobeñan dago, Itsaslur pasealekuan.
El Pobal eta San Juan lotzen dituen ibaiertzeko ibilbide berriak, bidezidor naturala izateaz gainera, aukera emango die El Pobal, Nesilla eta Santelices auzoetako herritarrei, herrigunera modu seguruan joateko. Bidea ireki aurretik, garraioa zen herrigunera joateko aukera bakarra. 4 kilometroko bideak aisialdirako hainbat gune izango ditu bertaratzen diren herritar eta bisitari guztientzat, baita hiri-altzariak ere: esertzeko bankuak, zakarrontziak...
Gauzatutako lanen barruan, bi zola mota desberdin jarri dira, landa-lurzoruari dagokion zatian, Purisimo zubitik. Bata, hareazko granularra, eta, bestea, sareta plastikozko granularra; biak Urak ezarritakoaren arabera jarri dira, ingurumena zaintzeko xedearekin. Eraikuntza-prozesuan, zenbait puntu berezi aurkitu ziren, adibidez, Barbadun ibaia zeharkatzen den lekua eta beste hainbat ibai-igarobide; hori dela eta, guztira, egurrezko bost pasabide jarri dira, altzairu herdoilgaitzezko heldulekuarekin (28 metrokoa bata, eta 10 eta 10,5 metrokoak besteak). Horrez gain, galeria bat ireki zen, eta, horri esker, ibaiaren ertz batetik bestera igaro daiteke, ibaiertzeko ibilbideari jarraitu ahal izateko.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23