Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2018/09/25

Ostegunean zabalduko da euskara ikasteko udal laguntzak eskatzeko epea

Datorren ostegunean, irailaren 27arekin, zabalduko da euskara ikasteko udal diru-laguntzetarako deialdia. Aurten, 40.000 euroko diru-partida dauka Udalak, iaz baino 10.000 euro gehiago, iazko ikasturtean HABEk homologatutako zentroetako edozeinetan euskara ikasi dutenen artean banatzeko.

rss Ezagutzera eman
Ostegunean zabalduko da euskara ikasteko udal laguntzak eskatzeko epea

ARGAZKIA JAITSI

Uztailaren 11n amaituko da eskaera egiteko epea. Eskaera egin nahi dutenek Barakaldoko Udaleko Euskara Zerbitzura (udaletxeko behe solairua) jo beharko dute argibideak eskatzera, edo bestela, www.barakaldo.org eta euskara.barakaldo.eus web orrialdeetara. Diru-laguntzaren bat jaso ahal izateko, besteak beste, nahitaezkoa da, besteak beste, 2017ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra bitartean ikastaroren bat eginda edukitzea; gutxienez, % 70eko asistentzia izatea; Barakaldon erroldatuta egotea, eta 16 urtetik gorakoa izatea.


Euskara ikasten laguntzeko gobernu taldeak emandako beste pausuetako bat da euskara ikasteko diru-laguntzak handitzea. 2016an ere ugaritu zituen Udalak euskara ikasteko diru-laguntzak, inolako prestazio ekonomikorik jasotzen ez duten langabeak, merkatariak, ostalariak, aisialdiko eta jantokiko begiraleak eta kirol entrenatzaileak eta arbitroak ere sartu ahal izateko.


Gauzak horrela, ikastaroaren kostuaren % 60 itzuliko da, diru-laguntza arrunta bada; % 80 jasoko dute, ordea, B eta D ereduko edo ikasgai erdiak baino gehiago euskaraz dauzkaten umeen guraso edo tutoreek, bai eta kirol entrenatzaile eta arbitroek, Barakaldoko merkatari eta ostalariek eta aisialdiko eta jantokietako begiraleek ere. Barakaldoko euskaltegietan ikasi badute diru-sarrerarik gabekoek edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenek, ikastaroan inbertitutako kopuru osoa jaso dezakete. 561 eurokoa da gehienezko kopurua, pertsonako eta urteko.

  Berri ikusiagoak...