Prentsa Aretoa
2018/09/24
2019rako Ordenantza fiskalak: zenbait tasa izoztu egin dira, eta beste batzuk KPIari egokituta igo
Udalak hogeita hamar hobari fiskal inguru mantenduko ditu
Udalak 2019rako ordenantza fiskalak onartu ditu irailaren 25ean egindako Udalbatza Osoaren bilkuran.
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, Ondasun Higiezinen gainekoa, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gainekoa, Trakzio Mekanikoko ibilgailuen gainekoa eta Kirol Instalazioen Zerbitzuak Emateagatikoa %2,3ko igoerarekin eguneratuko dira, 2017ko uztailetik 2018kora izandako urtetik urterako KPI-aren aldakuntzaren arabera.
Bestalde, Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuagatik, Juan Ellacuria Udal Egoitzako egonaldiengatik, lokal berriak irekitzeagatik eta estolderiagatiko tasak izostuta gelditu dira.
Urte bat gehiagoz, Udalak indarrean mantenduko du hobari fiskalen multzoa, 30 inguru, baliabide ekonomiko gutxien duten pertsonei laguntzeko, Ondasu Higiezinen gaineko Zerga, Trakzio Mekanikoko ibilgailuen gainekoa, estoderia, Musika Eskola, Euskaltegia eta Kiroldegia erabitzeagatiko zergak ordaintzerakoan.
Horrela, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baino sarrera txikiagoak dituzten erroldatuak erabat salbuetsita egongo dira Euskaltegiko eta Musika Eskolako matrikulak ordaintzerakoan. Era berean, %25etik %90era arteko hobariak izango dira zabor bilketaren eta estolderiaren tasan, familien diru-sarreren arabera.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23