Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2018/11/08

Bizkaiko Foru Aldundiak 450.000 euro jarriko ditu Galindoko futbol-zelaiak eraberritzeko

Unai Rementeria y Josu Bergara acuerdan colaborar en la modernización de las instalaciones, un proyecto estratégico que mejorará la calidad de vida de Sestao

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Bizkaiko Foru Aldundiak 450.290,53 euro (gehi BEZari dagokiona) ordainduko ditu Galindoko futbol-zelaiak eraberritzeko; izan ere, Ballontiko ardatzaren asentatzea izan da aldageletan zirrikituak agertzea eta zenbait lekutan lursaila desorekatuta egotea eragin duen faktoreetako bat.

Kirol instalazio hau modernizatzeko lana Sestaoko Udala kudeatzen ari den proiektu estrategikoetako bat da, eta 600 futbolari baino gehiago jokatzen eta entrenatzen diren espazioa hobetzea du helburu. Are gehiago, Gobernu Taldeak urtarrilean jakinarazi zuen lurzoruaren udal ondarearen (Kuetoko ur biltegi zaharrean) salmentagatik sartutako bost milioi euroren zati bat jarduketa hau ordaintzeko erabiliko zela.

Lan garrantzitsu hau gauzatu ahal izateko, Udaleko Kirol Zerbitzuak Beharrizanen Plana egin du. Bertan proposatzen da ia ekipamendu osoa birmoldatzea eta lursailaren asentatzea aldez aurretik hobetzea, birmoldatze hau egitea eragin duten arrazoiak berriz ere gerta ez daitezen.

Eraberritze-lanaren barruan, honako hauek egingo dira: bi futbol-zelaietan azken belaunaldiko soropil artifiziala jarri, aldagelen eraikinak berritu, argiztapen berria eta eraginkorra instalatu, sarbideak hobetu eta harmaila berriak eraiki. Gainera, ondoko zonetan ere jarduketa-lanak egingo dituzte, ahalik eta egoera onenean uzteko.

Gaur egun, Udaleko Zerbitzu Teknikoak oinarri teknikoak prestatzen ari dira birmoldatze-proiektuaren idazketa eta obren exekuzio materiala kontratu bakar batean lizitaziora ateratzeko. 2019. urtea giltza izango da proiektu honetarako; izan ere, Udalak lizitaziora aterako du kontratua, eta, era berean, obrei ekitea ere espero du. Hilabete batzuk iraungo dute, eta 1,5 milioi eurotik gorako inbertsioa ekarriko dute.

  Berri ikusiagoak...