Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2019/05/27

EAJ-PNVk garaipen eztabaidaezina lortu du hiru hiriburuetan eta EAEko hiru Lurraldeetan eta baita Europarako Hauteskundeetan ere

Alderdi jeltzaleak euskal herritarren konfiantza jaso du berriz eta Izaskun Bilbao Barandicak Europako Parlamentuan zuen eserlekua mantendu du

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

EAJ-PNV garaile izan da hiru hiriburuetan eta EAEko hiru Lurraldeetan, eta bere garaipena Europako Hauteskundeetara ere heldu da. Andoni Ortuzar, EBBko presidenteak, garaipena “eztabaidaezina” izan dela esan du eta herritar guztien parte hartzea eskertu du. “Bereziki eskertzen dugu gizartearen aldetik jaso dugun babes argia; babes hau pizgarri bat da lanean jarraitzeko; hobetzen eta aurrera egiten jarraitzeko”.

Ortuzarrek azaldu duenez, “lehia klabe guztiak, oposizioak lehentasunezko helburu moduan markatutakoak (Vitoria-Gasteiz, Donostia, Gipuzkoa, Barakaldo, Laudio) aise irabazi ditugu. Lurralde eta hiriburu guztietako emaitzak hobetu egin ditugu… Euskadik Europan duen ahotsa mantendu dugu… Hauteskundeak irabazi ditugu!!!”, esan du. Ortuzarren aburuz, emaitzak “orain arte egin dugun gestioarentzat abala dira eta konpromisoa eman dugun etorkizuneko proiektuarentzat konfiantza froga bat”. “Gizartearen aurrean gardentasunez aurkeztu gara, etorkizunerako proiektu batekin eta politika egiteko modu batekin konprometituta. Ez diogu hutsik egingo euskal gizarteari”, azaldu du.

Udal eta Foru hauteskundeetako arrakastarekin batera, alderdi jeltzaleak Izaskun Bilbao Barandicak Europako Parlamentuan zuen eserlekua ere mantendu egin du CEUSeko zerrenda buru izanik. EAJ-PNV Europa Solidarioaren aldeko Koalizioaren partaide izan da Coalición Canaria, Compromiso por Galicia, Geroa Bai, Proposta per les Illes eta Demòcrates Valencians alderdiekin batera, 620.000 boto baino gehiago lortuz.

“Etorkizuneko proiektua aurkeztu dugu gure udalerri, lurralde eta Europan Euskadiren ahotsa izaten jarraitzeko. Gure konpromisoa euskal gizarte guztiarentzat da, pertsona guzti-guztientzat. Proiektu hau beteko dugu gure Herriaren, Euskadiren, ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko”.

EBBko presidenteak berriz ere balioetsi du EAJ-PNVk duen gaitasuna “politika egiteko modu berria defendatzeko, beti elkarrizketa eta negoziaziorako prest. Proposamen eta ideien politika positiboa; akordioak bilatzera eta elkarlana erraztera bideratuta dagoena” eta, ildo horri jarraituz, “elkarrizketa, akordioa eta elkarlanean oinarrituta dagoen politika egiteko modu hau mantentzeko” disposizioa azaldu du.

  Berri ikusiagoak...