Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2019/06/17

Udalak lehiaketara atera du Las Llanas Futbol Zelaiko Lehentasuneko aldean kokatutako komunak eraberritzea

Kontratuak 81.700 euroko kostua izango du gehienez, eta 16 astetan burutu beharko dira lanak

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Udalak lehiaketara atera ditu Las Llanas Futbol Zelaiko Lehentasuneko harmailen gunean kokatutako komunen eraberritze lanak, baita ere zelaiko lehengo taberna eraberritzea ere. Lehiaketarako oinarria 81.700 eurokoa da, eta lanak burutzeko epea 16 astekoa, kontratua adjudikatzen denetik hasita. Interesaturik dauden enpresek uztailaren 12ra arteko epea izango dute eskaintzak aurkezteko.

Burutuko diren obrekin bi komun egongo dira, bata 17 metro karratukoa gizonentzat, eta bestea emakumeentzat 15 metro karratukoa. Emakumeen komunetan bost komun-kabina egongo dira, eta konketa lerro bat, eta gizonenean sei pixatoki, bi uritro, komun-kabina bi eta lerro bat konketa.

Biltegi berria lehengo tabernan egongo da, 9 metro karratu 9 izango ditu eta Sestao Kirolak Udal Kirol Zerbitzuaren materiala gordetzeko erabiliko da.

  Berri ikusiagoak...