Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2019/06/18

Udalak horma-irudiekin lau horma eta sei argi-kaxa edertuko ditu

Kero arduratuko da zona horiei kolorea eta irudimena ematez, joan den urteko marrazkien erantzun ona ikusirik

rss Ezagutzera eman
Udalak horma-irudiekin lau horma eta sei argi-kaxa edertuko ditu

ARGAZKIA JAITSI

Kero graffiti-egileak Sestaoko zenbait hormatan margotutako horma-irudiek izandako harrera ona ikusirik, udalak Santurtziko artistaren zerbitzuak kontratatu ditu, bere marrazkien bitartez herriko kaleak kolorez eta irudimenez betetzen jarraitzeko.

Zehazki, Kerok lau horma eta sei argi-kaxa margotuko ditu ekainaren azkeneko astetik hasita. Oraingoan artistak emakumeei, Donejakueko bideari, naturari, ingurumenari, haurtzaroari protagonismoa emango die eta Sestaoko nahiz bere ikonoen aipamen ugari ere izango da: Labe Garaia, La Navaleko garabiak eta Sestao River.

Rivas kaletik udalerrirako sarreran Sestao hitza marraztuko du, La Navalen garabi eta Labe Garaiarekin. Miguel Servet kaleko eskailera mekanikoen horman Kerok haur batzuk irudikatuko ditu eta buruak idi-begi formako leihatilatik aterako dituzte itsasoaren hondoa begiratzeko. Los Baños eta Autonomia kaleen bidegurutzea apaintzen, marrazkiak gurpil-oholtzekin hainbat gazte bistaratuko ditu; bien bitartean, Amador Palma parkeko hormak marrazki abstraktuekin apainduko dira.

Argi-kaxak eta aginte-taulak hurrengo tokietan ageri dira: San Pedro plaza (natura), Amador Palma (emakume gaztea bizikletaz paseatzen bere txakurrarekin batera), La Protectora multzoa (Donejakueko bidea), La Iberia (emakumearen aurpegia), Markonzaga ikastetxerako sarrera (emakume gaztea eta horizontea) eta Las Llanas zumarkalea (emakumea Sestao River animatzen alde batetik eta haurra Sestaon paseatze beste aldetik).

Horma-irudiak udalak hiria edertzeko dituen planen barruan daude.

  Berri ikusiagoak...