Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2019/10/07

70.000 euro gehiago etxeko laguntza-zerbitzurako, erabiltzaile berriei alta emateko

Udalak guztira 198 laguni ematen die zerbitzu hori

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Udalak etxeko laguntza-zerbitzua indartuko du aurrekontua 70.000 euro handituz; zenbateko hori erabiltzaile berriei alta emateko erabiliko da. Hain zuzen ere, iragan irailaren 25ean Tokiko Gobernu Batzarrak bere asteroko bileran 19 laguni alta ematea erabaki zuen, baita beste 4 lagunentzat orduak gehitzea ere. Hala, 2019ko irailaren 30ean, etxeko laguntza-zerbitzuak guztira 198 erabiltzaile dauzka. Astero, erabiltzaile horiei 1.108 orduko zerbitzua ematen zaie. Azken altak onartu ondoren, eskaera formala egin duten eta arrisku- edo mendetasun-egoeran –edozein gradutan– egoteari buruzko aintzatespen ofiziala edukitzea egiaztatu duten eskatzaileen itxaron-zerrenda berriro ere zero da. Aurten, 2019an, Udalak etxeko laguntza-zerbitzuan 1.450.000 euro gastatzea espero du, iazko ekitaldian baino % 8 gehiago.

  Berri ikusiagoak...