Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2019/10/18

Udalak hainbat komunikazio-kanal prestatu du, herritarrek bideen garbiketako eta hondakinen bilketako zerbitzuan parte har dezaten

Herritarren arretarako bulego bat irekita dago Ferran Doktorearen kaleko 12an

rss Ezagutzera eman
Udalak hainbat komunikazio-kanal prestatu du, herritarrek bideen garbiketako eta hondakinen bilketako zerbitzuan parte har dezaten

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak, RSU Sestao ABEren bitartez, hainbat komunikazio-kanal abian jarri du; hala, herritarrek errazago parte hartu ahal izango dute bideen garbiketako eta hondakinen garbiketako zerbitzuan.

Lehenengoz, joan den astetik herritarren arretarako bulego bat irekita dago Ferran Doktorearen kaleko 12an, Albiz auzoan.

Gune horretan hainbat gestio egin daiteke, adibidez bideen garbiketako, hiri-hondakinen bilketako eta saguak eta intsektuak hiltzeko zerbitzuari buruzko zalantzak argitu, zerbitzuari buruz kexak edo erreklamazioak egin, zerbitzuan ikusitako gorabeheren berri eman eta zerbitzu horietako edozein eskatu.

Lokala irisgarria da, eta herritarrekin gaztelaniaz zein euskaraz komunikatzeko gai den pertsona batek ematen du arreta bertan. Bulegoan jendearentzako arreta astelehenetik ostiralera emango da 9:00etatik 13:00era goizez, eta 15:00etatik 18:00etara arratsaldez.

Bulegoraino joan ezin diren pertsonentzat erabiltzaileen arretarako doako telefono bat prestatu da, 900 700 123 zenbakia. Zenbaki horretan, lanorduetan RSU Sestao ABEko langileek emango dute arreta, eta ordu horietatik kanpo deiak erantzungailu automatiko batek jasoko ditu.

Aldi berean, telefono mugikorretarako aplikazio bat garatu da, “Sestao Avisos” izenekoa; herritarrek aplikazio hori euren telefonoetan deskargatu ahal dute, bide publikoetan ikusten dituzten gorabeherak enpresari zuzenean jakinarazteko. 

Geolokalizatzaileari eta argazki-kamerari esker, erabiltzaileek argazki bat bidali ahal dute, atera duten lekuaren kokaleku zehatzarekin. Informazioa bulegora bertara helduko da, eta gorabehera bertan kudeatuko da, ahalik eta denbora laburrenean konpontzeko.

Azkenik, GEOVISIÓN izeneko web orria garatzen ari da. Web orri hori Udalaren nahiz herritarren esku egongo da. Herritarrek gorabeheren berri eman ahal izango dute, eta zerbitzuaren elementuei buruzko mota guztietako kontsultak egin ahal izango dituzte Googleren ingurune grafikoan.

Zerbitzu zinegotziak, Ainhoa Basabek, herritarrak animatu ditu komunikazio-kanal horiek erabiltzera, bideen garbiketa eta hondakinen bilketa hobetzen laguntzeko.

  Berri ikusiagoak...