Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2019/11/08

Azaroaren 12an, asteartean, Sestao Bonoaren kanpaina abian jarriko da berriro ere

850 ale jarriko dira salgai; hala, tokiko saltegietan 50.000 eurotik gorako eragin ekonomikoa lortuko da

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Datorren asteartean, azaroaren 12an, Sestao bonoaren kanpaina berriro jarriko da abian. Kanpaina honen helburua da erosketa-bonoen bidez txikizkako merkataritzaren salmenta sustatzea. Kontsumitzaileek % 33ko deskontuarekin eskuratu ditzakete bono horiek. Aurten, Merkatari Elkarteak eta Udalak 850 bono jarriko dituzte salgai; horri esker, saltegietan 50.000 eurotik gorako eragin ekonomikoa sortuko da kanpaina aktibo egongo den hilabetean.

Merkataritzako zinegotziak, Jesús Amenedok, gogora ekarri du programa hori “ziurrenik arrakastatsuena dela, saltegi txikiak sustatzeko abian jartzen direnen artean”. Izan ere, zinegotziak azaldu duenez, “bonoak egun gutxian agortu ohi dira eta, oraingoan aurreikusten dugunez, gauza bera gertatuko da”.

Merkatari Elkarteko buru Zulema Blancok bere aldetik esan duenez, “oraingoz 50 establezimendu baino gehiago batu zaizkio kanpainari, baina edozein unetan bat egiteko eskatu ahalko da kanpaina amaitzen den egunera arte, abenduaren 13ra arte, alegia”. Bonoak Nafarroako Rural Kutxaren sukurtsalean (Las Llanas zumarkalea, 7) egongo dira salgai, eta bertan jardueran parte hartzen duten saltegien zerrenda emango da; dena dela, parte hartzen duten establezimenduetan beraietan ere egongo dira eskura.

Aurten nobedade bat egongo da: bonoak zordunketa-txartelarekin edo Sestao txartelarekin erosi ahalko dira. NAN bakoitzeko bono bat bakarrik emango da; pertsona bakoitzak 2 NAN aurkeztu ahalko ditu, eta horietako batek berarena izan beharko du.

Bonoen prezioa 40 euro izango da, baina erosketak egiterakoan 60 euroko balioa izango dute. Zatitzeko moduko kartulinak izango dira, 5 euroko bi, 10 euroko hiru eta 20 euroko bat; hala, establezimendu batean baino gehiagotan gastatu ahalko dira.

  Berri ikusiagoak...