Prentsa Aretoa
2019/12/17
Sestao Kirolak erakundeak Kirol Inklusiborako Plana jarri du abian
Dibertsitate funtzionala duten pertsona guztiei kirola egiten laguntzea du helburu
Kirolen Udal Zerbitzuak Kirol Inklusiborako Plana abian jarri du, aniztasun funtzionala duten Sestaoko pertsona guztiei, bai kirol inklusiboan, bai kirol egokituan, kirol-jardunean laguntzeko. Programa udal-kirol instalazioetan garatzen ari da eta Haszten enpresa adituaren laguntza du.
Kirol Inklusiborako Plana hasteko prentsaurrekoa antolatu da eta plana bera nahiz bere ezaugarriak aditzera eman dira. Xede horrez, bertan udal-arduradunak eta Haszten enpresa laguntzailearen arduradunak izan dira.
Era berean, planaren aurkezpen-kartela aurkeztu da. Izan ere, kirol-eraikin nagusietan eta udalaren web orrian argitaratuko da. Horretan parte hartu nahi duten pertsona edo familia guztientzat Haszten enpresaren eta Sestao Kirolak erakundearen kontaktuak aurki daitezke.
Gainera, udalerriko kirol-elkarte eta ikastetxe guztiei eta, bereziki, zuzenean laguntza-ikasgeletako arduradunei eta behar bereziak dituztenekin aritzen direnei planaren berri emango zaie.
Pertsona interesdun ororekin whatsapp taldea sortu eta zuzeneko komunikazio-bitarteko bihurtuko da, batetik, denboraldian zehar antolatzen diren jarduerak sustatzeko eta, bestetik, kirol egokituan eta kirol inklusiboan jardutean alderdi desberdinei buruz pertsonei aholkuak emateko.
Orobat, aldizka aholkularitza-saioak antolatuko dira hala eskatzen duten familientzat.
Garapen Inklusiborako Planaren garapen-esparruan, honako ekintzak gauzatuko dira:
Denboraldi guztian zehar gure kirol ikastaro eta eskoletan, aretoko futbolean eta igeriketan dauden haurrei laguntzen jarraituko zaie. Modu berean, beste eremu batzuetatik etorrita, bestelako proposamenak aztertuko dira, plana abian jarri ondoren sortzen badira.
La Benedicta igerilekuan astelehenetan eta asteazkenetan, 16:15etik 17:15era, igeriketa egokituko taldeari eutsiko diogu eta plana abian jartzeari esker, partaide gehiago hurbiltzea espero dugu.
Jardun egokitu modura asteazkenetan, 17:45etik 19:00etara, pala-taldea antolatu da La Peñako Saturnino institutuari dagokion pilotalekuan.
Urtearen hasierarekin bat, plana iragartzen denean, Zumba Egokituaren hainbat saio antolatzen saiatuko gara, modalitate horretan aritzeko eta, ahal den kasuetan, talde egonkorretan sartzeko.
Aste Santuaren ondoren, “Plaza Inklusiboa” jarduera antolatuko dugu. Kirol-jarduera desberdinak egingo dira eta planean dauden pertsonak, udalerriko kirol-elkarteetako partaideak eta nahi duten udalerriko gainerako pertsonak kontuan hartuta, jardunaldian bizikidetza sustatuko da.
Denboraldian zehar kirol egokituaren barruan lorpenetara iritsi diren pertsonekin hitzaldiak edota erakustaldiak antolatzeko asmoa dugu, gainerako jendea motibatu eta sentsibilizatzeko.
Kirol Inklusiboaren Planak irekia izan behar du; hala, sortuz doazen behar eta proposamenak sartuko dira, partaide izan daitezkeenen egiazko beharrei erreparatuz, aurrerapausoak eman ahal izateko.
Sestaoko Kirolen Udal Zerbitzuak bere instalazioak programak garatzeko doan lagako ditu eta, gainera, guztira 3.650 euro gastatuko ditu.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23