Prentsa Aretoa
2020/01/29
Balioei eta indarkeriaren prebentzioari buruzko prestakuntza eskainiko die kirol taldeei eta familiei Muskizko Udalak
WATS deitutako metodologiaren bitartez, prestakuntza teoriko-praktikoa eskainiko die Muskizko udalerriko kirol taldeetako entrenatzaileei eta familiei Muskizko Udalak, familia eta entrenatzaileak kirol esparruko balioei eta indarkeriaren prebentzioari buruzko oinarrizko ezagutzetan eta gaitasunetan treba daitezen.
Muskizko Udalak eskainiko duen prestakuntza honetan udalerriko club guztiak inplikaraztea da helburua, eta honako gai hauek landuko dira: balioak, kirol esparruan agertzen den indarkeriaren prebentzioa eta liskarren kudeaketa eta bitartekaritza.
WATS deitutako sistema ikasketa prozesu bat da, zeinean entrenatzaile, prestatzaile, coach eta laguntzaile guztiak lotuta baitaude eta euren ikasketa eta erronkak partekatzen baituzte. Informazio, elkarrizketa eta material didaktiko guztiak (dokumentuak, argazkiak, bideoak, loturak ...) gune birtual bakarrean guztion eskura egongo dira eta edozein gailutatik (PC/Mac, tableta edo smartphone) sartu ahalko da bertara. Horretaz gain, entrenatzaile bakoitzak harreman zuzena izango du taldearekin, edozein zalantza argitzeko eta Mondragon Unibertsitateak eta WATS delakoak ematen duen unibertsitate titulu bat eskuratu ahalko du.
Entrenatzaileekin egingo den lehenengo saioan 50 lagunetik gora elkartzea espero da, eta hurrengo astelehenean izango da, otsailak 3, 18:30etik 20:00etara, Kultur Etxeko M Aretoan. Funtsean, hauxe da aurrera aterako den lana: prestakuntzako 6 ordu inguruko eta praktikako 10 orduko iraupena duten 3 modulu. Praktikaldi hori entrenamendu eta partiduetan egingo da, online. Era berean, erreferentziazko kirolari baten hitzaldia ere eskainiko da. Hitzaldi horretara herritar guztiak etorri ahalko dira.
Familiekiko saioak
Familiekiko saioei helduta, saio horietara gutxi gorabehera 150 pertsona bertaratzea espero da, kirol taldeen eta Guraso Elkarteen bidez zabalduko dira, eta modu presentzialean joan daiteke saio horietara. Orotara, bi prestakuntza saio eskainiko dira. Lehenengo saioan, honakoak landuko dira: familiak kirolean daukan rola; indarkeriaren prebentzioa eta hautematea, kirol esparruan agertzen diren indarkeria tipologia desberdinak ezagutu ahal izateko; eta indarkeria sor dezaketen egoeren aurrean jarduteko protokoloak.
Bestalde, bigarren saioan, honako arlo hauek aztertuko dira: psikologia eta komunikazioa, liskarrak saihesteko eta kudeatzeko tresnak eta bitartekaritza; elikadura eta bizitza ohitura osasungarriak; eta sare sozialen kudeaketa.
Fuente - iturria: muskiz.org
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23