Prentsa Aretoa
2019/12/02
Igo egin da Muskizko Udaleko Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuak artatutako herritar kopurua
Berriro ere, Muskizko herritarrentzako aholkularitza juridikoko zerbitzua esleitu du Muskizko Udalak. Lan, familia eta zigor zuzenbidearekin lotutako aholkularitza espezializatua behar duen edozein herritarrek erabil dezake zerbitzu hau, betiere Gizarte Ekintza Sailak bideratuta.
Muskizko Korporazioak urtean 14.400 euro (BEZ kanpo) bideratzen ditu zerbitzu honetan. Herritarrak babesteko zerbitzu hau behar-beharrezkotzat jotzen Udalak, izan ere, gizarte zerbitzuek eskaini behar dizkiete auzotarrei euren arazo juridikoei aurre egiteko lehenengo tresnak.
Funtsean, informazioa ematean eta hainbat gairi buruzko aholkularitza juridikoa eskaintzean datza zerbitzua, besteak beste, zuzenbide zibila (familia, herentziak, ez-gaitzeak, etxegabetzeak…), indarkeria matxista, zigorrak, enplegua eta gizarte segurantza, bai eta bestelako gaiak ere, adibidez, bazterketa, DSBE, doako justiziarako sarbidea…
Nabarmendu behar da 2018. urtean, orotara, 97 hitzordu eskatu zituztela muskiztarrek Muskizko Udaleko Aholkularitza Juridikoko adituek azter zitzaten; horietatik 89 aztertu ziren; eta, azkenean, 67 lagunek behar izan dute zerbitzu hau. Esku-hartze gehienak martxoan, ekainean eta uztailean egin dira. Artatutako 67 herritar horietatik, 5ek 21 eta 30 urte artean eduki dute (% 7,46); 14 herritarrek, 31 eta 40 artean (% 20,85); 23 bizilagunek, 41 eta 50 artean (% 34,32); 19 lagunek, 51 eta 64 artean (% 28,35); eta 6 muskiztar 65 urtetik gorakoak izan dira (% 8,95).
Zerbitzuaren kalitatea
Muskizko Udaleko Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuaren balorazio globala, bai erabiltzaileentzat bai zerbitzu honetan parte hartu duten profesionalentzat, 8,67 puntukoa da 10 puntutik. Ildo beretik, intimitatea eta konfidentzialtasunarekin lotutako arloak lortu du puntuaziorik altuena.
Fuente - iturria: muskiz.org
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23