Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2019/11/20

Bi milioi eta erdi eurotik gora Muskizen inbertsio berriak egin ahal izateko

Azken Osoko Bilkuran, korporazioaren Inbertsio Plan berriari atea ireki dio Muskizko Udalak. Programa honen barruan aurrera eramango diren ekimenen aurrekontu osoa 2.600.000 eurokoa da, eta, besteak beste, honakoak dira programa honetako zutabe nagusiak: Meatzariko estalkiko azterketa, Eguneko Zentroko eta Jubilatuen Egoitzako berrikuntzak, hezkuntza zentroetako hobekuntzak, Autonomiako jolas guneko estalkia, bide publikoetako hobekuntzak eta Santelices inguruko auzotarrek helarazitako eskakizunei konponbidea ematea.

rss Ezagutzera eman
Bi milioi eta erdi eurotik gora Muskizen inbertsio berriak egin ahal izateko

ARGAZKIA JAITSI

Auzotarrek helarazitako eskaerei konponbidea eskaini ahal izateko, aurrekontu partida bat bideratzeko Inbertsio Plana diseinatu du Muskizko Udal Korporazioak, eta, arestian aipatu bezala, horrela, bizilagunen premia zehatzei erantzuna eman ahalko zaie. Udalerrian aurrera eraman zen parte-hartze prozesuaren bitartez jaso ziren proposamen hauek guztiak, hain justu ere, 260 ekarpen jaso ahal izan ziren, eta, hortik aparte, eskaerak egiteko beste bitarteko batzuk erabilgarri daude urte osoan.

Udalerriko Eguneko Zentroa eta Jubilatuen Egoitza hobetzeko, programa honetako diru kopuru esanguratsua bideratu da, zehazki, 78.000 euro, eta arlo honetan egingo diren lanen artean nagusien zentroan karpa baten instalatzea nabarmentzen da. Beste inbertsio garrantzitsu bat Meatzarin estalki bat instalatzeko azterketa da, zeinak 100.000 euroko aurrekontua baitu, bai eta Autonomiako jolas guneko estalkia ere, zeinak 225.000 euroko aurrekontua baitu. Era berean, ingurumena ere arreta gune inportantea da, eta, arlo horri begira, konpost ontziak erosiko dira (12.941,81 euro).

Nolanahi ere, Muskizko Udalak onartu duen Inbertsio Planak kirol instalazioak hobetzeko, bide seinalizaziorako, ondasuna babestu edo berritzeko eta udal altzarietarako partida zehatzak ere bildu ditu.

Inbertsioak auzoetan
Bide publikoak lehengoratzera, urbanizazio eta auzoak hobetzera eta ur saneamendua eta hornidura hobetzera bideratu da Inbertsio Plan honetan pisu ekonomiko handienetako partida bat. Esate baterako, San Julianeko errepidea asfaltatzea (281.000 euro), Kobaron auzoko aparkalekuak (26.687 euro) eta Carrascaleko eta Pobeñako saneamendua (370.000 euro) aurreikusi dira Inbertsio Plan honetan.

Kirolari dagokionez, hauek dira udal kirol instalazioak hobetzera bideratutako Muskizko Udaleko proiektuak: pilotalekua margotzea, skate pista hobetzea, bizikleta-garbitegia, mini-eskubaloirako ateak eta markagailu elektroniko bat Malecon futbol zelaian.

Hezkuntza Sailaren barruan dauden ekimenei helduta, komeni da nabarmentzea, orotara, 79.100 euroko inbertsioa egingo dela, eta, besteren artean, 2 urteko gela bat egokituko da, eta Ikastolan eta Cantarranan hobekuntzak egingo dira. Bukatzeko, liburutegirako hainbat liburu eskuratzeko, Autonomia parkean komun autogarbigarri bat instalatzeko, Txakur Kan gune baterako, zaratari buruzko ikerketa baterako eta udalerrian turismoa bultzatzeko plan bat ere aurreikusi dira, besteak beste, egingo diren lanen artean.

Fuente - iturria: muskiz.org

  Berri ikusiagoak...