Prentsa Aretoa
2019/10/30
2.000 Bono-Denda banatuz, udalerrian kontsumitzera animatzen ditu herritarrak Muskizko Udalak
Bono-Dendaren edizio berri bat abiarazi du Muskizko Udalak, eta aurrekoetan bezala, udalerriko saltokietako kontsumoa bultzatzea da helburu nagusia. Forlanekin (udalerriko Toki Garapeneko Agentzia), Merkatarien Elkartearekin eta Laboral Kutxarekin batera, “Muskizen erosteak abantailak dauzka” kanpaina atera du Muskizko Udalak, hain justu ere, kanpainarekin bat egin duten saltokietan trukatzeko 2.000 Bono-Denda banatuz.
20 euroko balioa duten bono hauek azaroaren 4tik abenduaren 5era erabili ahalko dira, eta udalerriko Laboral Kutxan eskuratu daitezke 15 euroren truke.
Hortaz, Muskizko herritarrek eta bisitariek euren erosketen % 25 aurreztu ahalko dute, euren Bono-Dendak kanpainarekin bat egin duen saltokietako batean trukatzen badituzte. Orotara, 27 komertziok hartuko dute parte aurtengo edizioan: elikagai dendak, ile-apaindegiak, moda saltokiak, burdindegiak, botikak eta abar. Bono-Denda hauek eskuratzeko, Muskizko Laboral Kutxako bulegora bertaratu behar da, aste honetatik hasita. Pertsona bakoitzak, gehienez, lau bono eskatu ahalko ditu, eskura jarritako bono guztiak bukatu arte.
Ekimen honen bitartez, udalerriko komertzio txikiari lagundu nahi dio Muskizko Udalak, horrela, udalerriko mota bateko eta besteko dendak, ostalaritza eta zerbitzuak bultzatu ahal izateko, eta kontsumitzaileek dirua aurreztu ahal izateko, erosketak udalerrian egiten dituztenean.
Fuente - iturria: muskiz.org
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23