Prentsa Aretoa
2020/02/11
EBBk bere hautagaiak aukeratzeko barne prozesuaren epeak doitu ditu A-5erako eta aukeraketa otsailaren 24an amaituko da
Iñigo Urkullu eta Bakartxo Tejeria dira, hurrenez hurren, Lehendakarigai eta Eusko Legebiltzarreko presidentegai bakarrak
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak atzo Sabin Etxean egin zuen bileran eta Aberri Berme eta Zaingo Batzordeari kontsulta egin ondoren erabaki zuen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautagaiak hautatzeko barne-prozesuaren epeak doitzea; horrela, prozesu hori martxoaren 2a baino lehen amaituta egongo da, egun hori baita euskal alderdi politikoek apirilaren 5eko hauteskundeetara eramango dituzten zerrendak aurkezteko azken eguna. EBBk gaur goizean bertan bere Uri Erakunde guztiei igorri die egutegi berria, bigarren hautespen aldia nabarmen laburtuta. Barne prozesuaren bigarren bozketa atzo hasi zen eta otsailaren 20ean amaituko da. Herrialde Batzarrak otsailaren 21ean eta 22an egingo dira, eta behin betiko zerrendak onetsiko dituen Aberri Batzarra otsailaren 24an, astelehena, egingo da Sabin Etxean.
Iñigo Urkullu eta Bakartxo Tejeria dira, hurrenez hurren, Lehendakaritzarako eta Eusko Legebiltzarreko Presidenterako b hautagai bakarrak, beraiek baitira Uri Erakundeen babesa jaso dutenak barne prozesu honen bigarren itzulira igaro ahal izateko.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23