Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2021/05/06

Santurtzik Fontuso etxetaldeko igogailua lizitatu du, miloi bat euro inguruan

“Igogailu berri horrekin, hamar bat ditugu dagoeneko, duela hamarkada bat baino gehiago gure udalerrian irisgarritasuna hobetzen hasi ginenetik” adierazi du Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak prentsaurrekoan.

rss Ezagutzera eman
Santurtzik Fontuso etxetaldeko igogailua lizitatu du, miloi bat euro inguruan

ARGAZKIA JAITSI

Santurtziko Udalak lizitaziora atera ditu hiri-igogailu bat eraikitzeko obrak, Fontuso etxetaldean. Udalerriko kaleetan martxan jartzen den estilo horretako hamaikagarren egitura da, eta urte amaierarako errealitatea izango da.
“Gainera, igogailu hori jartzeak inguru osoa urbanizatzea ekarriko du, eta hobekuntza integralak egingo dira, eremu osoa berritzeko”. Alkateak azaldu du eremu horren barruko zerbitzu guztietan egingo direla lan integralak, eta modu sekuentzialean gauzatuko direla, eremuaren urbanizazioaren garapena bateragarri eginez. Miloi bat euroko ordainketa ekarriko duen jarduketa hori duela hilabete gutxi inguruko horma egokitu ondoren etorri dela gogoratu beharra dugu.

Igogailu berri horrek, Santurtziko hamaikagarren hiri-igogailuak, Nuestra Señora de Begoña kaleko atzealdea eta Fontuso etxetaldeko 1. eta 2. atariak lotuko ditu, eta Sor Natividad Homedes kaleko 2.A atariaren parean tarteko geldialdi bat egingo du. 7,77 metroko tarte horretan hiru geltoki izango dira: behekoa, goikoa (biak orientazio berekoak) eta erdikoa (aurrekoekiko 180º-ra).

Gainera, Sor Natividad Homedes eta Fontuso etxetaldea lotzen dituzten eskailerak berrituko dituzte, eta lizitazioak, eremu horretarako, elementu hauek aurreikusten ditu: hiri-altzariak berritzea, eskaileretan orgetarako gidak jartzea, udal-sareak eta udalaz kanpoko sareak berritzea eta espaloiak eta galtzadak berritzea, baldosa pododaktilak jarrita “obren bidez eremuaren irisgarritasun osoa lortzeko”.

Antonio Alzaga kaleko igogailua hobetzeko obrak

Aurreko jarduketaz gain, alkateak adierazi du aurtengo udal aurrekontuetan 100.000 euroko diru-saila dagoela hiri-igogailuen gaietan, Antonio Alzaga kalean dagoena berritzeko. Igogailu hori 2009an jarri zen martxan, eta urteetako erabilerak eraginda kalteak jasan ditu. “Igogailu hori askotan erabiltzen denez eta urteak pasa direnez, askotan izaten ditu matxurak; hortaz, onena makineria berritzea da, eta horretarako badugu kontu-sail bat esleituta aurten”, gaienratu du Urkijok.

  Berri ikusiagoak...