Prentsa Aretoa
2021/04/24
Gazteek kirol- eta gazte-ekipamendu berriak eta ume eta nerabeen artean prozesu parte-hartzaileak sustatzea eskatu dituzte
Duela gutxi, Santurtziko Udalak herriko nerabeei bidali zien inkesta bat, beren beharrak eta udalerriari buruz duten pertzepzioak jakiteko. Inkesta 295 pertsonak erantzun zuten – 146 neskak eta 147 mutilek – eta beren profila honako hau da: 18 urtetik beherakoa, ikaslea, kirolaria, lagunekin ibiltzea gustuko duena eta ikus-entzunezko edukiak kontsumitzen dituena.
Gainera, gazte horiek euskara eremu formalera mugatzen dute, sare-sozialen artean Whatsapp, Instagram, Tik-tok eta YouTube nahiago dituzte eta interesa dute jarduera teknologikoetan (aplikazio eta bideo-jokoen diseinua), estrategia- eta asmamen-jokoetan edo sare sozialen eta kanalen kudeaketari buruzkoetan.
Enplegua
Gehienek ez dituzte udalak sustatzen dituen prestakuntza- eta enplegu-programak ezagutzen, nahiz eta prestatzeko eta etorkizunean lana aurkitzeko erabilgarriak eta interesgarriak direla uste duten.
Etxebizitza
Etxebizitzari dagokionez, inkesta bete dutenen % 86 18 urtetik beherakoak dira. Hortaz, oraindik ez dira emantzipatu eta ez dakite udalak nahikoa ekintza egiten dituen gazteei laguntzeko etxebizitza lortzen edo babes ofizialeko nahikoa etxebizitza dagoen. Era berean, ez dute Gaztelagun programa ezagutzen, eta inkesta bete dutenek etxebizitza eskuratzen laguntzeko proposatu dituzten irtenbideen artean, honako hauek daude: babes ofizialeko etxebizitzen kopurua handitzea, lehen etxebizitza alokatzeko eta erosteko dirulaguntza gehiago, alokairu soziala sutatzea, alokairuko etxebizitzen prezioak erregularizatzea eta etxe hutsak alokairuan jartzeko derrigortasuna edo etxebizitza erosi ahal izateko kalitatezko enplegua sustatzea.
Proposamenak
Iradokizun gisa emandako proposamenen artean, honako hauek daude: gazteentzako lokal bat sortzea, umeen eta nerabeen artean prozesu parte-hartzaileak sustatzea, gazteen aisiarekin, prestakuntzarekin eta enpleguarekin lotutako ekintzak bultzatzea, bai eta gazteen artean euskara erabiltzea ere, kirol-ekipamendu berriak sortzea edo Gazteriaren Udal Zerbitzua sustatzea, gazteriarekin eta gazteen sektorearekin elkarlanean aritzen diren aisialdiko elkarte eta taldeekin batera lan-sare bat sortzeko.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23