Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2021/03/23

Santurtzik BIZUM sistema sartu du edozein udal izapide ordaintzeko bide gisa

“Erakundea herritarrengana hurbiltzeko erraztasun gehiago eta urrats berriak ematearen alde egiten jarraitu behar dugu, teknologia berriak gure eguneroko izapideetan txertatuz eta ematen dizkiguten aukera guztiak baliatuz” adierazi du Joseba Ramos Ogasun zinegotziak

rss Ezagutzera eman
Santurtzik BIZUM sistema sartu du edozein udal izapide ordaintzeko bide gisa

ARGAZKIA JAITSI


Santurtzik ordaintzeko modu berri bat jarri du abian, herritarren esku jartzen dituen ordainketa-moduen artean BIZUMa onartuz. Dagoeneko erabilgarri dago.

BIZUMari eguneroko bizitzan ematen zaion ohiko erabileraz oso bestelako jokabidea bada ere, saltokietan erabiltzen den berbera da. Horrela, edozein zerga, tasa, ordainketa, isun edo bestelakorik ordaindu nahi duenak honako urrats hauek eman beharko ditu:

- Aldez aurretik, BIZUMaren gakoa aktibatuta izan behar da bankuan.

- bizumstz@santurtzi.eus helbidera e-maila bidali behar da ordainketa eskatuz (ordaindu beharreko egiaztagiriaren datuak eman beharko dira, hala nola, erreferentzia, zenbatekoa, eroslearen NANa... administrazioak zein ordainketaz ari garen jakin dezan).

- Eskatzaileak sms edo posta elektroniko bat jasoko du, esteka bat duena. Esteka horretan jarraitu beharreko urratsak zeintzuk diren adierazten da, hala nola, zenbatekoa egiaztatzea eta ordainketa berrestea.

Urrats horiek emanda, ordainketa eginda egongo da eta eskatzaileak bankuaren mezua jasoko du ordainketa egin duela adieraziz.

Ordainketa-modu honek orain arteko aukerak osatzen ditu, hala nola nahierako ordainketa, ordainketa-pasabidea, helbideratutako ordainagiriak edo leihatilan egin daitezkeen ordainketak, HAZ zerbitzuan nahiz banku-erakundeetan.


  Berri ikusiagoak...