Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2021/03/04

Santurtzik Berdintasun Kontseiluaren lehenengo batzarra izan zuen atzo

“Herriko emakumeen elkarte eta kolektibo guztiak ondoan behar ditugu, lankidetzan Berdintasunarekin lotutako udal politikak egunetik egunera hobetzeko”.esan du Itziar Carrocerak

rss Ezagutzera eman
Santurtzik Berdintasun Kontseiluaren lehenengo batzarra izan zuen atzo

ARGAZKIA JAITSI

Emakumeen elkarteen, talde feministen eta Udalaren arteko hausnarketa-, eztabaida- eta bateratze-prozesuaren ostean, azaroan abian jarri zen Berdintasun Kontseilua, eta atzo egin zuten 2021eko lehen hiruhileko batzarra.

Kontsultarako organo aholku-emailea izanik, udal mailan berdintasunari buruzko politika publikoak planifikatu, egikaritu eta ebaluatzea du helburu, “Bere garaian hartu genuen konpromisoa da, eta bete egin dugu lan-talde hau martxan jarriz. Gaur izango da aldizka egingo ditugun batzarretatik lehenengoa” esan du Itziar Carrocera Gizarte Ekintza eta Berdintasuneko zinegotziak.

Berdintasun Kontseiluaren helburu nagusia herritarren partaidetza sustatzea da, eta bereziki emakumeen elkarte eta talde feministen bultzada eta parte hartzea, horrela, denok koordinatuta, Udalari proposamenak errazago helaraziko dizkiote. “Herriko emakumeen elkarte eta kolektibo guztiak ondoan behar ditugu, lankidetzan Berdintasunarekin lotutako udal politikak egunetik egunera hobetzeko”.

  Berri ikusiagoak...