Prentsa Aretoa
2021/03/01
Santurtziko Udalak herriko adineko pertsonei laguntzeko zerbitzu berri bat jarri du abian
Santurtziko Udalak, urtarrilean, herriko adineko pertsonei laguntzeko zerbitzu berri bat jarri du abian. Pertsona horiek gizartean integratzen eta parte hartzen lagundu nahi du, nork bere burua zaintzeko eta komunitatearekin harremanetan jartzeko ohiturei eusten lagunduz.
Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloaren eta SanturtziLan enplegu zerbitzuaren lankidetzan burutzen duten programa horren helburua 80 urtetik gorakoen eta menpekotasuna duten pertsonen nahi gabeko bakardadea prebenitzea da. Horretarako, herrian ibilaldiak egiten laguntzen zaie eta, aldi berean, beren egoerarako baliabideak eta zerbitzuak ezagutzen laguntzen zaie.
Urtarriletik, eta proiektu-pilotu gisa, Enplegu Planeko talde bat ari da gizarte zerbitzu batzuetan detektatutako hogei pertsona nagusi baino gehiagorekin.
Programa ekainera arte luzatuko da, eta horretarako prestatutako zazpi langile eta koordinatzaile bat ari dira lanean. Koordinatzaile horrek Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte-langileek bideratutako kasu bakoitza aztertzen du, erabiltzaile bakoitzarentzat ibilbide egokia ezartzeko.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23