Prentsa Aretoa
2021/06/11
Santurtziarrek euskara ikasteko eskatu dituzten dirulaguntza guztiak eman dira
Santurtziko Udalak udalerrian euskara ikasten dutenen dirulaguntza eskaerak ebatzi ditu eta baldintza guztiak betetzen zituzten 50ei eman diete, 2019-2020 ikasturtean egindako ikastaroak diruz laguntzeko, Itsazain Ortolatxipik Kultura eta Euskara zinegotziak adierazi duen bezala.
Guztira 83 eskaera izapidetu dira; horietako 33k ez zituzten dirulaguntza horiek arautzen dituen ordenantzan eskatutako baldintza guztiak betetzen, ezinbestekoak diren dokumentuak ez aurkezteagatik, behar zen gutxieneko asistentzia ez izateagatik - % 80 – edo gainfinantzaketagatik; izan ere, 17 pertsonak jasota zuten HABEren dirulaguntza.
Guztira 9.534,38 euro banatu dira dirulaguntza horietan, “Euskararen Aholku Batzordean erabakitakoa betez; izan ere, ezarritako helburua zen euskara ikasteko laguntzarik gabe ez uztea eskatzen zuen eta baldintzak betetzen zituen inor. Gainera, kasu guztietan baimendutako gehienekoa eman da, oinarrietan ezarritako baremoen arabera, eta matrikularen % 75era iritsi da, familia-unitatean 10.000 euro arteko diru-sarrerak zituztenentzat”.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23