Prentsa Aretoa
2021/06/24
Udalak udan ikastetxeak mantentzeko 12 jarduketa bultzatuko ditu
230.000 euroko inbertsioa egingo da
Udako oporrak direla eta, hurrengo asteetan Sestaoko ikastetxeetan ikasteko jarduerarik ez dela egongo aprobetxatuta, Udalak urtero data hauetan gauzatzen diren ohiko mantentze- lanak egingo ditu ikasturte berriari begira instalazioak prest egoteko.
Aurten Udalak 12 jarduketa bultzatuko ditu udan, eta gutxi gorabehera 230.000 euro inbertituko dira.
Leire Fernández Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak prentsaurrekoan azaldutakoaren arabera, jarduketak Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko ditu Udalaguntza programaren bitartez. Horrekin inbertsioaren % 60 estaltzen da, eta Udalak gainerako % 40 jarri behar du.
Ikastetxeen arabera, lan-plana ondorengo hau da:
Albiz herri-ikastetxea:
- Gimnasioko leihoak aldatzea.
- Lehenengo solairuko ateak aldatzea.
- -1 solairuan bi bainugela berritzea.
- Pasiora sartzeko ikastetxeko eskaileretan leihoak aldatzea.
- Kanpoko argiteria aldatzea efizientzia energetikoa hobetzeko.
Vista Alegre herri-ikastetxea:
- 2. solairuko korridoreko sabaiak eta hormak margotzea. • 2. solairuko korridoreko leihoak aldatzea.
- Zenbait terraza konpondu eta iragazgaiztea.
- 1. solairuan bainugelak berritzea.
Kuetoko herri-ikastetxea:
- Ataripea/pergola eraikitzea bi urteko ikasleentzat ikastetxerako sarbidea estaltzeko.
- Beheko, 1. eta 2. solairuetako ateak aldatzea.
- 2. solairuko sabaiak eta hormak margotzea.
Halaber, Kuetoko herri-ikastetxean patio bat asfaltatu nahi da. Dena den, jarduketa hori ezingo da udan gauzatu, eta ahal bezain lasterren ekingo zaio. Orain Udala proiektuaren kontratazioa prestatzen ari da.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23