Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2021/09/20

Enplegu-plan berri bat abiarazi da eta 51 pertsona kontratatzea sustatuko du

Udalak eta Lanbidek 920.000 euroko inbertsioa egingo dute

rss Ezagutzera eman
Enplegu-plan berri bat abiarazi da eta 51 pertsona kontratatzea sustatuko du

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak eta Euskal Enplegu Zerbitzuak (Lanbide) aste honetan abian jarriko dute 2021-2022rako tokiko enplegu-plana, eta ia 920.000 euroko zuzkidura ekonomikoa izango du 51 langabeturen kontratazioa sustatzeko.

Azken urteetan ohikoa den bezala, enplegu-eskaintzetan izena emateko epea bi fasetan banatuko da.

Lehenengo fasea irailaren 22tik 30era egingo da. Guztira zazpi enplegu-programa eta 23 lanpostu izango dira. Bestalde, bigarren fasea urriaren 13tik 22ra gauzatuko da, guztira lau enplegu-programa eta 28 lanposturekin.

Izen-emateak Lanbideren web orrian (www.lanbide.eus) egingo dira.

Enplegu-planean sartu diren proiektuak aurreko urteko oso antzeko lan-ildotik doaz. Adibidez, errepikatzen dira, besteak beste, ondorengo programa hauek: adinekoak eta mendekotasunak dituzten pertsonak laguntzeko zerbitzua, udal-lokalak egokitzea, udal-agiritegia kudeatzea, kirol-jarduna sustatu eta hobetzea, Udaltzaingoan informatika kudeatzea eta Ingurumen nahiz Iraunkortasunaren Plan kudeatzea. Berrikuntza nagusi modura, lehenengoz sartu da programa bat 2023-2026rako Kiroletako Udal Zerbitzuaren Plan Estrategikoa egiteko.

Kontratuek sei hilabete iraungo dituzte, eta lanaldia % 75ekoa izango da. Udalak espero du kontratuak abenduan sinatzea.

Garrantzitsua da berriz gogoraraztea Lanbidek deialdi honetan zenbait eskakizun dituela eta azken helburua dela enplegua lortzeko zailtasun handienak dituzten taldeak (hala nola 35 urtetik beherakoak, 45 urtetik gorakoak, luzaroan langabezian dirauten pertsonak eta gizarte-bazterketaren arriskua dutenak) lan merkatuan sartzea. Horri eutsiz, deialdiak eskatzen du kontratatutako % 40 emakumeak, % 15 55 urtetik gorakoak eta, gutxienez, % 30 diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) hartzaileak izatea.

  Berri ikusiagoak...