Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2021/10/26

Udalak 180.000 euro gehiago bideratuko ditu Gizarte Larrialdiko Laguntzak (GLL) urte-bukaera arte osatzeko

Iazkoekin alderatuta, aurten bideratutako eskariek gora egin dute

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Udalak 180.000 euro gehiago jarriko ditu urtearen azken txanpan jaso eta bideratuko diren Gizarte Larrialdiko Laguntza (GLL) eskariei erantzuteko.

Ainhoa Basabe alkateak zera adierazi du: “2021 urtea bukatzen ari da eta Gizarte Larrialdiko Laguntza eskariak atontzeko aurrekontu-partida agortzear dago; horregatik, urte-amaiera arte onartzen diren espedienteei aurre egiteko, bitarteko ekonomiko gehiago bideratuko dugu programa honetara.”. Beraren esanetan, diru hori Diruzaintza Gerakinetik aterako da.

Gizarte Larrialdiko Laguntza programaren helburua gizarte eta lan-bazterketako egoerak prebenitu, saihestu eta arintzea da, eta, horretarako, Sestaoko Udalari baliabide ekonomikoak ematen dizkio ahulezia egoeran daudenen normalizazio eta gizarteratzean laguntzeko.

Zehazki, programak etxabizitza mantentzeko edo berriz ostatatzeko eskariei erantzuten die eta, era berean, etxebizitza-alokairu edo Hipoteka-kredituen ordainketak eragindako zenbait gorabeheratan ere laguntzen die, beraien egoera ekonomikoa dela eta, gastu horiei aurre egiteko zailtasunak dituztenei.

Gizarte Larrialdiko Laguntza eskariek gora egin dute aurten. Izan ere, aurtengo hirugarren hiruhilekoa amaitzear, Gizarte Ekintza Arloak 701 espediente bidertuak zituen; hau da, iazko aldi berean baino 125 gehiago. Udalak espero du gizarte-laguntza gastua 1,1 milioi eurokoa izatea urtea amaitzean.

  Berri ikusiagoak...