Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2021/11/26

Udalak dirulaguntza eman die Berdintasun arloan jarduten duten 5 elkarteri

Berdintasun arloak 12.000 euro banatu dizkie elkarteei

rss Ezagutzera eman
Udalak dirulaguntza eman die Berdintasun arloan jarduten duten 5 elkarteri

ARGAZKIA JAITSI

2021. urtean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan jarduerak egitera bideratutako dirulaguntza ekonomikoak emateko Sestaoko Udalak egindako deialdi publikoa ebatzi du Udalak. Berdintasun Arloak zuzenean kudeatzen du programa hori eta 11.929 euro banatuko ditu 5 elkarteren artean, deialdira aurkeztutako guztiak.

Ainhoa Ortega Berdintasun arloko zinegotzi ordezkariak azaldutako moduan, ekimen honen bidez “Udalak laguntza eskaintze die gure herrian berdintasunaren aldeko proiektuak garatzen dituzten elkarteei, jakinik lankidetza hau positiboa dela herritarrentzat, izan ere indartu eta osatu egiten baitu sailetik burutzen dugun lana".

Aurten Fundación Integrandok, Bilboko Elizbarrutiko Cáritasek, Secretariado Gitano Fundazioak eta Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioak beraien programak finantzatzeko eskatutako dirulaguntza %100ean erantzun ahal izan da.

Fundación Integrandok aurkeztutako “Estereotipokoak apurtuz” eta “Tratu onak sustatu eta horietan hezi, genero indarkeriaren prebentzio tresna gisa" izeneko bi tailerrek 3.500 euroko dirulaguntza jaso dute.

"Estereotipoak apurtuz” sentsibilizazio eta dinamizazio programa da, sexuarekin lotutako estereotipoak haustea helburu duena. Horretarako iturgintza, elektrizitate eta igeltseritza ikastaroak burutu dira emakumeei zuzenduta, eta joskintza ikastaroak gizonei zuzenduta. Fundación Integrandok berak antolatzen ditu tailer hauek, Auzobizi Sestao proiektuarekin eta Joskintzaren Lagunak elkartearekin lankidetzan.

“Tratu onak sustatu eta horietan hezi, genero indarkeriaren prebentzio tresna gisa” izeneko programan gizonei eta emakumeei zuzendutako zenbait tailer prestatu dira, harremanetako indarkeriari buruz hausnartzeko eta horiei aurre egiteko tresnak zehazten dira. Amaieran, tailer horietako ondorioekin dekalogo bat prestatuko da.

Bestetik, Elizbarrutiko Cáritas elkarteak ere 3.500 euroko dirulaguntza jaso du, “La Bariega" zentroan burututako “Emakumeen eta gizonen berdintasunerako ahalduntze eta sentsibilizazioa” izeneko programa egiteko. La Bariega zentroa Bilboko Elizbarrutiko Cáritasek kudeatzen du, eta pertsona helduen gizarteratze prozesuetan laguntzea du helburu, haiei ezagutzak eskuratzen ahalbidetzeko familia, gizarte eta etxe giroan baliagarria eta eraginkorra den oinarrizko formakuntzaz jabetu eta jokabide eta portaera baliagarriak eta eraginkorrak lortzen lagunduz.

Berdintasun arloko dirulaguntza honi esker, zentroan zenbait tailer burutuko dira, emakume amei (bakarrik edo bikotekidearekin) zuzenduak, amatasunaz eta horrek dituen inplikazioez hausnartzeko berdintasun ikuspegitik. Tailerrak ordu eta erdikoak izango dira saio bakoitza, eta astean bi saio burutuko dira 8 hilabetetan zehar.

Secretariado Gitano Fundazioak 1.900 euroko dirulaguntza izan du, ijitoen emakumeen artean eskuhartze oso bat burutzeko. Ekimen honen bidez Secretariado Gitano Fundazioak “Ijito emakukumearen Sustapen Programa garatu nahi du. Horretan bana-banakako arreta landuko da, eta tailer bi antolatu dira (Berdintasunean hezteko Tailerra, eta Ijito Emakumeen garapen pertsonala eta soziala garatzeko Tailerra), eta enplegua bilatzen laguntzeko programa bat jarriko da abian.

Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioari 1.764 euroko dirulaguntza eman zaio, "Berdintasuna egiten ikasten" eta "Emakume izateaz harro" izeneko ahalduntze tailerrak finantzatzeko.

“Berdintasuna egiten ikasten” tailerra herriko ikastetxeetako lehen hezkuntza zikloko hirugarren mailako neska-mutikoei zuzenduta daude. Tailer hauen bidez topaguneak eta hausnarketa-guneak landuko dira, feminitate eta maskulinitate estereotipo eta modeloei buruz jarduteko. “Emakume izateaz harro” tailerrak herriko emakume helduei zuzenduta daude, eta banakako edo taldeko ahalduntzea lantzeko espazioak eskaintzera bideratuta daude.

Azkenik, Organización Juvenil Española en Euskal Herria Agrupación Nerviónek 1.265 euroko dirulaguntza jaso du, 7 urtetik 17ra bitarteko gazteen topaketa bat finantzatzeko, azaroaren 20an eta 21ean burutua. Topaketaren helburua desberdintasunaz eta genero indarkeriaz hausnartzea izan da, berdintasunean oinarritutako gizartea eraikitzeko estrategiak prestatzea izan da.

  Berri ikusiagoak...