Prentsa Aretoa
2021/12/30
Santurtzik umeentzako zazpi emanaldi programatu ditu euskaraz
Urtarrilean eta otsailean, Serantes Kultur Aretoan, plan batzuk izango dira, euskaraz eta familian gozatzeko.
“Urtero eskaintzen dugun programazioa da, neurrizko prezioetan, publiko gazteena eta familiak gure antzokira erakartzeko, euskarazko antzezlanak eta filmak bultzatuta”, adierazi du prentsaurrekoan Itsasain Ortolatxipi Kultura zinegotziak. Lau antzezlan eta hiru film programatu dira urtarrileko eta otsaileko igande guztietan eskaintzeko, goizeko 12:30ean. “Familian gozatzeko aisialdi aukera bat eskaini nahi dugu, balio positiboak sustatzen dituzten film eta antzezlan batzuen bidez, 3 eta 10 urte bitarteko umeentzat bereziki pentsatuak”.
SKAren programazio berezi hori osatzen duten lanetako lehena, “Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa”, urtarrilaren 9an izango da. Film hori kondaira baten ingurukoa da, zeinean azaltzen baita nonbait ahalmen berezidun diamante magiko bat dagoela eta ilbetearen argiak ukitzen duenean, bere jabearen desioak betetzen omen dituela. Hurrengo igandean, urtarrilak 16, Galder Pérezen gidoilariaren “Perez sagutxoa” antzezlana izango dugu. Bertan, txikien esne-hortzak bildu eta oparia uzten duen sagutxoaren benetako istorioa kontatzen da.
Horrela, zinea eta antzerkia txandakatuko dira, eta urtarrilaren 23an “Bigurri, etxetik kale gorrira” filma izango dugu; urtarrilaren 30ean, “Zuhaitzak landatzen zituen gizona”, eta otsailaren 6an “Turuleka oiloa” filma. Turuleka oso oilo berezia da. Itxura xelebrea duelako eta arrautzarik errun ezin duelako, beste oiloek barre eta iseka egiten diote... harik eta, halako batean, Ixabelek, musika irakasle erretiratu batek, bere baserrira eramaten duen arte, berekin bizitzera.
Azken bi emanaldiak “Leihoak” eta “D’Ortagnan eta hiru mosketxakurrak” lanak izango dira. Lehenengoan, jolasaren bidez, bizitzako lehendabiziko urteetako irudien eraikuntza eta deseraikuntza gogora dakarren bidaia batean murgilduko dira ikus-entzuleak, imajinario magiko eta fantasiazkoa birsortuz. Bigarrenak D ‘Artacan gaztearen istorioa kontatzen du, Mosketxakur izateko ametsa betetzera Parisera doan mutil sutsu eta errugabearena.
Sarreren prezioa 2 eta 4 euro bitartekoa da pertsona bakoitzeko, 2 euro filmak ikusteko eta 4 antzezlanetarako, doanaren adina edozein dela ere.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23