Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2021/12/23

Santurtziarrek erabaki dute zeintzuk proiektu sartuko diren 2022 eta 2023ko udal aurrekontuetan

“Eskerrak eman nahi dizkiet partaidetza-prozesu honetan beren aletxoa jarri duten pertsona guztiei, bai proposamenak jasotzeko fasean, bai bozketa-fasean; izan ere, proiektu bakoitzaren atzean, gure udalerriko pertsona bat dago, pentsatzen, proposatzen eta bozkatzen denbora eman duena. Bizitzea egokitu zaigun ziurgabetasun-egoera hori gorabehera, datuek erakusten digute santurtziarrek ilusio bera dutela oraindik Santurtzi hobetzeko eta, gainera, Udalarekin batera egiteko. Egia esan, pertsona horiek guztiak gabe, ez luke zentzurik horrelako prozesuak martxan jartzeak», esanez bukatu du Urkijok.

rss Ezagutzera eman
Santurtziarrek erabaki dute zeintzuk proiektu sartuko diren 2022 eta 2023ko udal aurrekontuetan

ARGAZKIA JAITSI

Aire zabaleko kirol-eremuak, haurrentzako jolasguneetan inbertsioak edo horma-irudi artistikoak sortzea dira aurrekontu parte-hartzaileetan aukeratutako proposamenetako batzuk

Aurrekontu parte-hartzaileen kanpainako bozketa-faseak iraun duen zazpi egunetan, guztira 2.076 santurtziarrek hartu dute parte hurrengo udal-aurrekontuetan sartuko diren proiektuen aukeraketan. Guztira, aurreko edizioan baino 500 boto gehiago izan dira. Horietatik, boto gehienak online iritsi dira (1.182 boto jaso dira) eta, aurrez aurre jasotakoei dagokienez, 294 boto Santurtziko auzoetan jarri diren postontzi ibiltarietan erregistratu dira, 211 Casa Torre jauregiko hautetsontzi finkoan eta 171 HAZ bulegoko postontzian utzi dira. “Zenbaki horiek oso garrantzitsuak dira, azken edizioarekin alderatuta 500 parte-hartzaile gehiago baitaude. Horrek argi uzten du santurtziarrek beren herriko bizitzan parte hartu nahi dutela, eta guztien artean erabaki behar dituztela zeintzuk proiektu garatu garatu behar diren”, adierazi du Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak prentsaurrekoan.

Bozketetan, 16 urtetik gorako santurtziar bakoitzak parte-hartze prozesuaren azken fasera igarotako 30 proposamenen artean aukeratu behar zuen, hasieran jasotako guztien bideragarritasun ekonomiko, juridiko eta teknikoa aztertu ondoren.

Hemendik aurrera, proiektu irabazleen aurrekontuak zehaztuko dira, hurrengo bi ekitaldiei begira milioi bat eurora heltzeko eta, horrela, 2022 eta 2023ko udal-kontuetan horiek sartzea onartzeko osoko bilkuran. Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak adierazi duenez, “bost proiektu horiek gauzatuta milioi bat eurora heldu ezean, sobera geratzen den kopurua beste proiektu batzuetan inbertituko da, eta, horrela, santurtziar guztiek proposatutako proiektuetan milioi bat euro inbertituko dira.

Gogoan izan behar da “Zuk proposatu. Zuk erabaki» dela prozesu horren leloa. 341 proposamenetan jaso ziren, azkenean, bost ildo estrategiko desberdinetako 30 proiekturen artean aukeratu ahal izateko. Horiek dira, hain zuzen, teknikoki, juridikoki eta ekonomikoki bideragarriak izan direnak.


  Berri ikusiagoak...