Prentsa Aretoa
2021/11/18
Santurtzik herriko zenbait lorategi eta zotal berritu ditu sasoiko landareak jarriz
Udazkenarekin batera, Santurtziko Udalak sasoiko 7.000 bat landare landatu ditu herriko zenbait gunetan. Urtean bitan egiten da landare-aldaketa gure udalerrian, bata udaberriaren hasieran, eta bigarrena udazkena hasi eta gutxira.
“Neguan ere lorategiak dotore apainduta ikusi nahi ditugu. Horregatik, hotzari aurre egiten dakiten landareen alde egin behar dugu, hala nola, dragoi-mutur, dianthus, pentsamendu belli, ziklamen eta aza apaingarrien alde. Izan ere, tenperatura baxuan bizitzeko gai izateaz gain, oso kolore berezia ematen diote inguruari hilabete hauetan” adierazi du Alvaro Aresti Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.
Sasoiko lore-parterretan 6.300 bat landare jartzen ari dira, lorategi-guneak kolore ederrez jantziz, adibidez, Bizkaia kalea, Santa Eulalia, Mamariga, Mahastiak, Serantes etxe-taldea, Kabiezes edo hilerriaren ingurua. Horrez gain, Santurtzin lore-zotalak jartzen dira urtero zenbait gunetan. Esate baterako, Santurtzirako sarreran Kabiezesen, Gernika parkean, Parke Nagusian, Zomillo estartako biribilgunean eta beste zenbait tokitan. Guztira lore-zotalen 235 m2-ko azaleran jardungo da, bertan 700 bat ale landatuz.
Lana aste honetan amaituko da. Udalak 21.000 euroko inbertsioa egin du lan horiek eta beste batzuk egiteko. Horrela, herriko berdeguneak eder eta osasuntsu mantentze aldera, denboraldi honetan berdeguneak egokitu eta garbitu, eta landareak inausi egingo dira.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23