Prentsa Aretoa
2021/11/17
Santurtzik udalerriko semaforo guztiak egokitu ditu ikusmen-arazoak dituzten pertsonentzat
“Ekintza hori aurrera eraman ahal izateko, herriko elkarte eta ikusmen-arazoak dituzten norbanakoekin aritu gara, bai eta ONCE Fundazioarekin ere, eta semaforoa berde jartzen den bakoitzean txistuka aritu beharrean, orain pertsonak berak aktibatzen du, eraginkorragoak eta semaforoak dauden inguruetan bizi diren pertsonentzat ez horren deseroso bilakatuz”, azaldu du Álvaro Aresti Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.
Irisgarritasunaren arloan zentzu zabalenetik egiten diren hobekuntzekin jarraituz, Santurtziko Udala udalerriko semaforo guztiak egokitzen ari da, itsuen edo ikusmen-arazoak dituzten pertsonen joan-etorria errazteko asmoz.
Horrela, pertsonak berak izango duen aginte bat erabiliz, soinu-sistema bat aktibatuko da, errepidea segurtasun handiagoz gurutzatzen lagunduko diona. Orain arte, instalazio hori behar zuten 90 semaforoetatik 88 egokitu dira. Santurtzin 94 semaforo daude, baina semaforo bat baino gehiago duten bidegurutzetan horietako 4 daudenez, ez dago denak aktibatu beharrik zerbitzu egokia emateko.
Lan horiek datozen egunetan jarraituko dute, eta, baterako jarduera bukatzean, guztira 18.000 euro inbertituko dira. Itsuentzako sistema hori bazegoen ezarrita oinezkoentzako semaforo gehienetan, baina jarduera berri honi esker 33 PASBLUE sistema berri jarri dira eta birbanatu dira eremu eta bidegurutzeetan hobeto egokitzeko. Hortaz, semaforo guztiak lagungarriak izan daitezen, ia 50.000 eurokoa izan da udal kutxetarako inbertsioa.
Egokitzapena burutu ahal izateko, semaforoen kutxetan jardun behar izan dute, eragiketa erraz baten bidez, behar dutenei orientazio egokia emateko, autonomia hobetuz.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23