Prentsa Aretoa
2021/09/26
Santurtzik hurrengo ekitaldirako udal tasa eta zerga guztiak izoztuko ditu pandemiaren ondorioak arintzeko
"Neurri hori zehatz-mehatz aztertu dugu, eta apustua argia da, santurtziarrei eta enpresei pandemiak eragiten dituen ondorioei aurre egiten laguntzeko eta, nolabait, herritarrei karga gehiago ez eragiteko", gaineratu du Ramosek.
Herritarrei eta udalerriko enpresa-sareari pandemiaren ondorioetatik suspertzera laguntzeko, Santurtziko Udaleko gobernu-taldeak udal tasak eta zergak izoztuko ditu datorren urtean. Neurri horrek udal-kutxetan diru gutxiago biltzea ekarriko du, eta aurreko hilabeteetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko abian jarritako ekintzekin bat egingo du.
Hala, Gobernu Taldeak proposatuta, datorren asteko osoko bilkurako gai-zerrendan puntu hau aztertuko da: udal zergak eta tasak 2022ko ekitaldian izoztea; beraz, gaur egun indarrean dauden ordenantza fiskalekin jarraituko du.
Gogora ekarri behar da zerga batzuk, hala nola etxebizitzetarako OHZ, bigarren urtez jarraian izoztuko direla. "Iaz tasen eta zergen % 60 izoztu genituen, eta aurten % 100 izango dira. OHZren kasuan, Santurtziko etxebizitza baten jabe diren pertsona guztiei eragiten dien zerga da, eta bigarren urtez izozteko eta izozte hori ordainagiri guztietara zabaltzeko erabakiak santurtziarrei laguntzeko da, Udalaren egoera ekonomikoak izozte hori aurre egin diezaiokeela kontuan hartuta". Joseba Ramos Ogasun zinegotziak esan du Udalak uko egin diola 2022an 528.000 euro kobratzeari; hau da, KPIaren arabera eguneratuz gero, izango zuen igoera.
"Neurri hori zehatz-mehatz aztertu dugu, eta apustua argia da, santurtziarrei eta enpresei pandemiak eragiten dituen ondorioei aurre egiten laguntzeko eta, nolabait, herritarrei karga gehiago ez eragiteko", gaineratu du Ramosek.
Gainera, egoitzako, udal-euskaltegiko edo musika-eskolako zerbitzuen tasa eta prezio guztiak izoztu dira, eta hobariak mantentzen dira, hala nola familia ugariei, ibilgailu hibridoei edo gutxi kutsatzen dutenei dagozkienak.
Izozte hori ondorio horiek arintzeko udal-mailan bultzatutako beste neurri batzuei gehitu behar zaie; esate baterako, enpresa-ehunaren suspertze ekonomikorako bonu-kanpainei eta kaltetuenak diren kolektiboei tasa desberdinak ordaintzetik salbuesteari.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23