Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2022/02/05

Santurtzik egoera desblokeatu du, Etxe Uli zabortegi zaharraren lursailetatik kutsadura kendu eta ingurua biziberritzeko

Hamarkada bat baino gehiagoz Santurtziko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak, URA Uraren Euskal Agentziak eta Sprilurrek lankidetzan jardun ostean, gure herriko udalak egoera desblokeatzea lortu du. Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzak zazpi hektareako orube hori deskontaminatu egingo du.

rss Ezagutzera eman
Santurtzik egoera desblokeatu du, Etxe Uli zabortegi zaharraren lursailetatik kutsadura kendu eta ingurua biziberritzeko

ARGAZKIA JAITSI

Udal gobernu taldearentzat lehentasunezko arloa izan da honakoa "hamarkada bat baino gehiago daramagu-eta lanean egoera desblokeatzeko, lursailean kutsadura handia egoteaz gain, bertan jardun izanak isuriak eragin dituelako. Urrats asko eman behar izan ditugu arazoa konpontzeko, bidea pausu txikiak baina sendoak emanez urratu behar izan baitugu. Baina azkenean urte luze horietan egindako lanak emaitza ekarri digu; eta ondorioz, gure herriko lursailak deskontaminatu ahal izango dira" adierazi du Aintzane Urkijo alkateak.

Gogoan izan 2010ean udalak lursail horietan egiten ari ziren jarduera geldiarazi zuela, eta ordutik zenbait ekintza jarri direla abian azalera deskontaminatu eta ingurua biziberritu ahal izateko. "Ingurua birgaitzea funtsezkoa da, aukera emango duelako jarduera ekonomiko berriak ekarriko dituen espazio bat sortzeko, eta horiek herrira lanpostuak ekarriko ditu ezinbestez".

"Honakoa herritarrekin hartu genuen konpromiso bat da. Izan ere, lan-esparru garrantzitsua izan da Hirigintza eta Ingurumen Arlorako, gure Aginte Plana betetzeaz gain, tinko uste genuelako gune hori biziberritzearen aldeko apustua egin behar genuela, gure herriko toki estrategikoan baitago jarduera ekonomikoa loratzeko, Balparda poligonoaren inguruetan hain zuzen". Jarduketa horretan ingurumena eta jarduera ekonomikoaren sustapena batu dira, biak ala biak funtsezko oinarriak izanik gure herrirako" gaineratu du alkateak.

Lursailaren jabetza pribatua den arren, "eta udalak ingurumen arloan eskumenik ez badu ere, uneoro lanean egon gara, eta erakundeen arteko lankidetza sustatzeko ahalegina egin dugu bertatik kutsadura desagerrarazi eta gunea biziberritzeko, enplegua ekarriko duten aukera ekonomikoak sortzeko helburuz" gaineratu du Joseba Ramos Ingurumen Arloko zinegotziak.

"Erakundeen arteko lankidetza ezinbestekoa izan da lursailak deskontaminatzeko, eta nahiz eta zaila izan den lurzorua berreskuratzeko ez ezik, zabortegiaren azpiko errekara material kutsagarria botatzearena konpontzeko irtenbide bat topatzea, azkenean ikusi dugu lanak emaitza ekarri duela" amaitu du esanez Ramosek.

Atzo Eusko Jaurlaritzak iragarri zuen Sprilurrek 255,7 milioi euro inbertituko dituela EAEn lursailak biziberritzeko lanetan, eta horietako bat aipatu dugun gunearen lurzorua erosi eta biziberritzekoa da, non erremediazio-maila altua eta ibaian lan handia egitea aurreikusten den.

Fruto del trabajo conjunto, durante más de una década, entre el Ayuntamiento de Santurtzi, el departamento de Medio Ambiente de Gobierno vasco, la Agencia Vasca del Agua URA y Sprilur, el consistorio marinero ha propiciado el desbloqueo de la situación de esta superficie, un solar de siete hectáreas, a cuya descontaminación se procederá de la mano de Gobierno vasco.

Se trata de una actuación prioritaria para el Equipo de Gobierno, quien “viene trabajando desde hace más de una década en el desbloqueo de la situación, debido a la contaminación que predomina en los terrenos, así como los vertidos que la actividad en dichos terrenos se estaban llevando a cabo. Han sido muchos los pasos que hemos ido dando hasta dar con la solución a esta problemática, porque el camino ha tenido que ser a pasos cortos pero firmes, pero finalmente vemos que el trabajo de todos estos años ve sus frutos y se podrá proceder a la descontaminación de estos terrenos de nuestro pueblo”, ha señalado la alcaldesa, Aintzane Urkijo.

Cabe recordar que ya en 2010 el consistorio ordenó la paralización de las actividades que se estaban llevando a cabo en dichos terrenos, y desde entonces se han sucedido las acciones encaminadas a poder descontaminar la superficie y así poder regenerar la zona. “Esta rehabilitación es clave, porque permitirá crear un espacio que genere nuevas actividades económicas que conlleven nuevos puestos de trabajo en el municipio”.

“Se trata de un compromiso que adquirimos con la ciudadanía y que ha marcado una de las líneas de trabajo claras desde el área de Urbanismo y Medio Ambiente, no solo para dar cumplimiento a nuestro Plan de Mandato, sino desde la firme convicción de que debíamos apostar por regenerar esa zona en un lugar estratégico de nuestro pueblo, en las inmediaciones del actual polígono Balparda, de cara a la generación de actividad económica”. “En esta actuación se conjuga el medio ambiente y la generación de actividad económica, ambas patas fundamentales”, ha añadido la alcaldesa.

A pesar de ser una superficie de titularidad privada, “y de que el ayuntamiento no tiene competencia en materia medioambiental, en todo momento, el consistorio ha estado trabajando e impulsando una colaboración interinstitucional con el fin de alcanzar una solución que concluya con la descontaminación y regeneración de un espacio para crear oportunidades económicas que generen empleo”, ha añadido el concejal de Medio Ambiente, Joseba Ramos.

“La colaboración interinstitucional ha sido algo imprescindible para descontaminar los terrenos y, aunque ha sido muy complejo buscar una solución que además de recuperar el suelo, permitiera solucionar la aportación de material contaminante al arrollo que circula bajo la escombrera, finalmente vemos que el trabajo ha dado buenos resultados”, ha concluido Ramos.

En el día de ayer, Gobierno vasco anunció que Sprilur invertirá un total de 255,7 millones de euros para operaciones de regeneración de terrenos en la CAV, entre los que se encuentra el compromiso para la adquisición de suelo y regeneración de esta zona, en la que se contempla un elevado nivel de remediación y obras en el río.

  Berri ikusiagoak...

Next Euskadi